Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak, Brasil "Europan sartzeko ate" gisa aurkeztu du Euskadi

2010.eko martxoak 22

Lehendakariak, Sao Paulora iristean, topaketa txiki bat izan du komunikabideekin

Gai zerrenda luzeari ekin baino ordu batzuk lehenago, lehendakariak topaketa txiki bat izan du Brasilera, enpresa bidaia garrantzitsu hau jarraitzera joan diren euskal kazetariekin. Enpresa izaera nabarmen hori izan da lehendakariak eman nahi izan duen lehenengo mezua. Ziurtatu du, "hau ez dela Eusko Jaurlaritzarentzako bidaia bat, euskal enpresentzako baizik". "Euskadi, Brasilgo enpresak Europara sartzeko ate gisa aurkeztu nahi dugu", azpimarratu du.

Patxi López lehendakariak, arratsalde honetan lur hartu du Sao Pauloko aireportuan. Sao Paulon bertan ekingo dio bihar izaera ekonomikoa duten bilera eta topaketez jositako aste bati. Brasilerako bisita honen helburua, azaldu duenez, Hego Amerikako herrialde honetan "Euskadi berritzailea eta lehiakorra" aurkeztea da. "Euskadi, negozio ona da Brasilentzat eta espero dugu mezu honek harrera ona izatea aste honetan zehar", azaldu du lehendakariak. Halaber, adierazi du espero duela, bidaia honen ondoren, Euskadi, "Brasilgo enpresentzat Europan sartzeko atea" bihurtzea.

Lópezek, datozen egunotan, Brasilgo hainbat ministrorekin eta enpresetako ordezkariekin izango dituen topaketak nabarmendu ditu, aste osoan zehar, Brasilen bertan egongo diren 120 enpresa baino gehiagoren eskutik. "Hau ez da Eusko Jaurlaritzarentzako bidaia bat, euskal enpresentzako baizik. Izan ere, hemen, Brasilen gauden erakunde arduradunak ez gara bidaia honen protagonistak, gure presentziak euskal merkataritza misio garrantzitsu honen berme gisa balio izatea nahi dugun laguntzaileak baizik", nabarmendu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari