Oregi giza garapenari buruzko Unesco Etxearen txostenaren aurkezpenean izan da
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politiketako sailburu Ana Oregi «Hegoaldearen Goraldia: giza garapena, aniztasun handiko mundu batean» izeneko Unesco Etxearen giza garapenari buruzko 2013ko txostenaren aurkezpenean izan da gaur gauean. Oregik hegoaldearen garapen ekonomikoak iparraldeko herrialdeetan duen eraginari buruz galdetu dio Garapenerako Nazio Batuen Programaren komunikazio estrategikoaren aholkulari nagusi eta jardunaldiko txostengile Adam Rogersi. Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren zuzenari Paúl Ortegak eta Unesco Etxeko Gobernu Kontseiluko kide Nieves Mayak, bestalde, erakunde horrek azken hilabeteetan egindako lana ekarri dute gogora. Ekitaldia Euskadiko hiriburuko Arte Garaikideko Artium Museoan egin da.
-
2013-04-25
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Oregi participa en la presentación del informe de Unesco Etxea sobre desarrollo humano. http://t.co/2bNh4Lr9RB