Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko

2013.eko apirilak 24

• Gainera, Lanbideko Kontseiluak laneratze-enpresak sortzeko eta mantentzeko 8 milioi euroko laguntza-lerro bat sortu du.

• Lana eta familia uztartzeko 1,96 milioi euroko laguntza-programa bat ere ipiniko du martxan.

• Eta 500.000 euro Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzearen bidez autoenplegua bultzatzeko.

 

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, 30 milioi euro bideratuko ditu 2013an ezgaitasunen bat duten pertsonak lanerako, enplegu-zentro berezien bidez.

Lanbideko Administrazio Kontseiluak lan babestuaren formula berezi hau finantzatzeko laguntzak eta diru-laguntzak onartu ditu. 2012n, EAEko 86 enpresak baliatu zuten formula hori.

Soldata-kostuak diruz laguntzearen bidez (317,96 euro hilean, batez beste), 8 zentro berezitan 7.717 mantendu eta 72 lanpostu berri sortu ziren iaz, laguntza mota horri esker.

 

Laneratzeko enpresak

Bilera berberean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko organismoak laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzetarako aurrekontua onartu du. 8 milioi euro bideratuko dira programa horretara 2013an.

Laneratzeko enpresak merkataritza-sozietateak edo kooperatiba-sozietateak dira, eta gizarte-bazterketa pairatzen duten pertsonen laneratzea eta prestakuntza soziolaborala dute gizarte-helburu, bai eta enplegu arruntera igarotzea ere. Mota honetako laguntzak arautzen dituen Aginduak (2009ko maiatzaren 4ko Agindua) bi diru-laguntza lerro ditu: bata, laneratzeko enpresak sortzen laguntzekoa, horien bideragarritasunari buruzko merkatu-azterlanak finantzatzearen bidez, eta, bestea, dagoeneko sortuta dauden enpresak mantentzekoa. Azken horren barruan sartzen dira, bai aktibo finkoetako inbertsioak, merkatu-azterlanak eta ikuskaritzak finantzatzeko laguntzak, bai lanpostuak sortzearekin eta mantentzearekin lotura handiagoa duten laguntzak.

2012an, diruz lagundutako 594 lanpostu zeuden Laneratzeko enpresa guztietan. Horietatik 485 laneratze-prozesuan zeuden pertsonenak ziren, eta horietatik 308 emakumeak ziren (% 63,5). Gizarte-bazterketa pairatzen zuten pertsona horiek kontratua dute orain irabazi-asmorik gabeko elkarteek sortutako laneratzeko enpresetan. Enpreson xedea, hain zuzen, zailtasunak dituen herritarrari bigarren aukera bat eskaintzea da.

Laneratzeko enpresek hiru urterako kontratatzen dituzte pertsona horiek. Hiru urte horietan, bada, lanbide bat irakasten diete, merkatu arruntean lan egiteko gai diren arte. Baldintzak enpresa batetik bestera eta pertsona batetik bestera –bere egoeraren arabera– alda badaitezke ere, 3 edo 4 pertsona igaro ohi dira batez beste postu beretik diruz lagundutako aldian (3 urte).

 

Familia eta lana uztartzea

Horrez gain, Lanbideko Administrazio Kontseiluak lana eta familia uztartzeko laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzea onartu du. 1,96 milioi euro bideratuko ditu partida horretara 2013an, eta aurrekontu horrekin 2.075 eskaerari erantzutea aurreikusten da.

Laguntza-lerro horren helburua gizonen eta emakumeen enplegurako aukera-berdintasuna sustatzea da. Zehazki, programa honen bidez, seme-alabak edo senideak zaindu behar dituztelako eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileen ordezkapenak laguntzen dira diruz.

Iazko datuen arabera, 25-45 urte-tartean daude kontratu gehien (% 73,35), 25 urtetik beherakoak % 15,23 dira eta 45 urtetik gorakoak, berriz, % 11,42. Parte hartzen duten enpresa gehienak handizkako eta txikizkako merkataritzan (% 24), osasun-jardueretan eta gizarte-zerbitzuetan (% 28) eta hezkuntzan (% 10) dihardute. Modalitate honetan kontratatutako pertsonen % 84,35 emakumeak dira.

 

Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzea

Lanbidek onartutako beste laguntza-lerro batek ekintzaileak laguntzea eta hazkundea eta enplegu-sorrera bultzatzea du helburu. Horretarako, langabeziagatiko prestazioa jasotzen duten pertsonei, baldin eta prestazioa ordainketa bakarrean kobratzen badute, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen dizkie.

Autoenplegua errazteko, Lanbidek 500.000 euro bideratuko ditu 2013an. Otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretuak bi talde gehiago jo ditu langabeziagatiko prestazioaren % 100eko kapitalizazioaren onuraduntzat: batetik, 30 urtera arteko gizon eta 35 urtera arteko emakume autonomoak, eta, bestetik, 30 urtetik beherako pertsonak, baldin eta zenbatekoa berriki eratu den edo ekarpena egin aurreko gehienez ere hamabi hilabeteko epean eratu den merkataritza-erakunde baten kapital sozialera ekarpen bat egitera bideratzen badute.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Eguitech
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Beaz_Bizkaia: #Gobiernovasco destinará 30 M € a facilitar la #integración d las personas con #discapacidad en el mundo del trabajo. htt…

  • @coitibi
    2014.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Beaz_Bizkaia: #Gobiernovasco destinará 30 M € a facilitar la #integración d las personas con #discapacidad en el mundo del trabajo. htt…

  • @ilertxundi
    2013.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko. http://t.co/kvSmQyvzDM

  • @EiderMendoza2
    2013.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko. http://t.co/kvSmQyvzDM

  • @markelolano
    2013.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko. http://t.co/kvSmQyvzDM

  • @GipuzkoaGarbia
    2013.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko. http://t.co/kvSmQyvzDM

  • @eajpnvparlament
    2013.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko jaurlaritzak 30 milioi euro bideratuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko. http://t.co/kvSmQyvzDM