Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi eta Zarraluquik Madrilgo gobernuari eskatuko diote euskal “Y” trenbide-sarea Nafarroarekin lotzeko azterlanari berriro ekiteko

2013.eko apirilak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua den Ana Oregik eta Nafarroako Gobernuko Sustapeneko sailburua den Luis Zarraluquik Espainiako Gobernuari eskatuko diote dagoeneko den protokoloari berriro ekiteko. Protokolo horrek aztertu eta diseinatuko du Nafarroa eta Euskal “Y” Trenbide-sarearen arteko lotura Itxaso eta Iruñea artean egitea. Era berean, Oregi eta Zarraluqui ados daude Pasaiako eta Bilboko portu-eskaintza sustatu behar dela Foru Komunitateak dituen merkataritza- eta industria- beharrak asetzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Nafarroako Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluquik bi autonomia-erkidegoetarako interesgarriak diren zenbait gai aztertu dituzte gaur goizean: garraio-azpiegiturak, logistika eta urak. Gasteizen bildu dira, eta, beraiez gain, bi erakundeetako sailburuordeak eta zuzendari nagusiak ere izan dira.

Hona hemen jorratu dituzten gaietako batzuk: euskal «Y»aren lanen aurrerapena, horren Nafarroako lotunea, plataforma logistikoen eta intermodalitatearen planak. Bilera honetan, bi gobernuetako kideek elkar ezagutu dute.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ggoikoetxea
    2013.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    Nafarroako AHTa. Jaurlaritzak "ofizialki" ez daki ezer Iruñeko gobernuaren erabakiaz, nahiz orain bi aste batu ziren. http://t.co/DTcXqY9WsZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis Zarraluqui