Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etxebidek erregistroko aldaketak jakinaraziko dizkie 80.000 etxebizitza eskatzaileri

2013.eko apirilak 23

Etxebideren erregistroan izena emanda dauden 80.853 etxebizitza-eskatzaileek posta bidezko jakinarazpen bat jasoko dute datozen egunotan, non euskal etxebizitza-zerbitzuaren erregistroa arautzen duen arautegi berria indarrean jartzearen eraginez espedientean egingo zaizkien egokitzapenak adieraziko baitzaizkie. Gutun-hartzaileek 2013ko ekainaren 10era arteko epea dute datuak aldatzeko.

Joan zen urtarrilaren 2an jarri zen indarrean Etxebideren erregistroa arautzen duen arautegi berria (AGINDUA, 2012ko urriaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa) zeina 2012ko urriaren 31ko EHAAn argitaratu baitzen. Arautegi horrek funtsezko aldaketak ekarri ditu Etxebideren erregistroan zentralizatutako etxebizitza-eskaera guztietan, eskaeren erregimenari eta udalerriei dagokienez.

Arautegi berria indarrean jartzeak, zehazki, aldaketa hauek ekarri ditu etxebizitza-eskaeretara:

- etxebizitza-eskaera erosteko edota alokatzeko erregimenean egin ahal izango dela, ez bietan

- eskatzailea erroldatuta dagoen eta/edo lan egiten duen udalerrian etxebizitza eskatzeaz gainera, haiez kanpoko beste udalerri bakar batean eskatu ahal izango dela

- udalerriak eskaera-arlo gisa hartzen direla, funtzio-arlo baten barruan

Kontuan izanik Etxebideren web atariak bide ematen duela aldaketa horiek guztiak telematikoki eskatzeko, –baita beste jarduera gehigarri batzuk egiteko eta espedientea kontsultatzeko ere–, gutun horretan helbide elektroniko bat jakinaraziko da etxebizitza-eskaeraren espedientearekin lotuko dena. Helbide elektroniko horren bidez, eskaeren titularrek on-lineko izapide-pasahitza lortu ahal izango dute, honako izapide hauek egiteko:

• etxebizitza-eskaera egin ondoko aldaketak eskatzea

• etorkizuneko etxebizitza-sustapenetan parte hartzea eskatzea

• etxebizitza-eskaeraren momentuko egoera kontsultatzea

• beharrezkoa denean, etxebizitza-eskaera berritzeko eskatzea.

Udalerri batean etxebizitza eskatzen denean, eskaera hori udalerriaren funtzio-arlora zabaltzen da, berariaz eragozten duen hitzarmen edo araudiren bat ez duten etxebizitza-sustapen guztietarako. Dauden funtzio-arloen eta haiek osatzen dituzten udalerrien berri izateko Etxebideren web ataria, dagokion atalean, bisita daiteke.

Etxebidek harreman-kanalak prestatu ditu zalantzak sortzen direnerako:

• Helbide elektronikoa: etxebide@ej-gv.es

• Web ataria: www.etxebide.euskadi.net

• Telefonoa: 012, 8:00etatik 20:00etara

• Aurrez aurrekoa 9:00etatik 14:00etara helbide hauetan:

   o Araba: Ramiro de Maeztu, 10

   o Bizkaia: Kale nagusia, 85 – 1.a (Etxebizitza)

   o Gipuzkoa: Andia, 13

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2013.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Etxebide comunica los cambios en el registro a los 80.000 solicitantes de vivienda . http://t.co/t0ggedcr4e

  • @eajpnvparlament
    2013.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Etxebidek erregistroko aldaketak jakinaraziko dizkie 80.000 etxebizitza eskatzaileri. http://t.co/3ZZF7fZonq