Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Sexu erasoak ia %30 murriztu dira Euskadin, erdira laneko istripuak eta %23 zirkulaziokoak

2013.eko apirilak 24

• 1.038 emakumek jasan zuten genero-indarkeria 2012an; hots, % 4,22 gehiagok.
• Etxe barruko erasoengatiko espediente kopurua ere handitu zen, ia % 26, eta % 6,25 gehiago izan ziren giza hilketagatiko espedienteak.
• 178 pertsonak beren buruaz beste egin zuten, aurreko urtean baino % 0,5 gutxiagok.
• Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak atxiloaldian inkomunikatutako 9 kasu artatu zituen 2012an, aurreko urtean baino % 43,75 gutxiago.

Justiziako sailburuorde Ana Aguirrek eta AMEI Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendari Carlos Cuberok erakunde horren 2012ko Memoriaren ondorioak aurkeztu dituzte gaur; delako erakunde horrek laguntza ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu eta fiskalei.

2012an, AMEIko Klinika Zerbitzuek irekitako espediente judizialak (*) % 13 gutxiago izan dira 2011koen aldean, zehazki 3.680 gutxiago. 24.458 espediente izan dira guztira 2012an.

Patologiako Zerbitzuen alorrean espedienteak % 32,12 gehiago izan dira: 2012an, 984 izan dira guztira; alor horretan heriotzaren kausak eta moduak aztertzen dituzte gertaerak berreraikitzeko, eta autopsiak eta azterketa nekrosikoak egiten dituzte.

KLINIKA ZERBITZUA

2012ko Memoriak arlo horretan egiaztatu du honako kausa hauengatik irekitako espediente judizialen kopurua murriztu egin dela:

Lan-istripua: 2012an % 55,36 murriztu zen laneko istripuen kopurua; 75 izan ziren guztira.
Sexu-erasoak: iaz sexu-erasoengatik irekitako espedienteak 212 izan ziren; % 28,38ko beherakada izan zen, beraz.
Zirkulazio-istripuak: 2012an 4.557 istripu izan ziren guztira errepidean, % 22,85eko murrizketa, hortaz.

Honako gertaera hauengatik irekitako espedienteak, ordea, gehiago izan dira:

Genero-indarkeria: iaz 1.038 emakume artatu zituzten guztira zaintza-zerbitzuetan genero-erasoak zirela eta, 2011n baino % 4,22 gehiago. Horretaz gain, auzitegiko talde psikiatrikoek 1.156 pertsona artatu zituzten 2012an, aurreko urtean baino % 7,59 gutxiago.
Etxe barruko erasoak: zaintza-zerbitzuek 413 kasu artatu zituzten 2012an etxe barruko indarkeria heterogeneoengatik; hau da, % 25,91 gehiago izan dira 2011koen aldean. Arlo horretan, baina psikiatriako taldeek irekitako espedienteei dagokienez, 256 kasu izan ziren 2012an, aurreko urtean baino % 49 gutxiago.

PATOLOGIAKO ZERBITZUA (HERIOTZAK)

Hainbat kausagatiko heriotzen kapituluan, izandako 984 heriotzetatik ia erdia, 474, indarkeriazko kausengatik izan zirela dio 2012ko Memoriak.

Horietatik gehienak, 185 pertsona (- % 2,63), ustekabeko kausengatik zendu ziren: erorikoak, erredurak, elektrokuzioa, intoxikazioa, eta abar.

Gainontzekoak hauengatik:

Suizidioak: 2011n baino % 0,5 gutxiago izan ziren 2012an beren buruaz beste egindako pertsonak; 178 pertsona hil ziren guztira.
Zirkulazio-istripuak: zirkulazio-istripuetan zendutako pertsonen kopurua bere horretan mantendu da 2012an: 74 pertsona.
Giza hilketak: iaz 17 pertsona hil ziren hainbat eratako giza hilketak zirela-eta; % 6,25 gehiago izan dira.
Lan-istripuak: lan-istripuetan zendutako pertsonen kopurua bere horretan mantendu da 2012an: 13 pertsona.

BESTELAKO DATUAK

Horietaz gain, bestelako datu batzuk ere ematen ditu AMEIren 2012ko Memoriak; esate baterako, % 47,71 gutxiago izan ziren bakarrik dauden adingabeen adin penalaren diferentzia zehazteko espedienteak. 262 kasu izan ziren 2011n, eta 137 2012an.

Halaber, inkomunikazio-aldian artatutako atxilotuak % 43,75 gutxiago izan ziren; 9 izan ziren 2012an eta 16 2011n.

Azkenik, 2012ko txostenak adierazitako moduan, % 10,95 toxikomano gutxiago artatu ziren 2012an (870 kasu 2012an), eta % 4,5 pertsona gehiago nahasmendu psikiatrikoekin lotuta (4.436 kasu 2012an).


(*) Espediente judizialak. Espediente bakoitzean Auzitegiko Klinika Zerbitzuek artatutako pertsona bat edo gehiago egon daitezke.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Herri Administrazioa eta Justizia
    2013.eko abenduak 02

    Estimado Pablo Perez Tremps

    En primer lugar queremos agradecerle su participación.

    Hemos leído con detenimiento el enlace que nos envía y nos gustaría aclarar un extremo que, quizá, no hemos dejado lo suficientemente matizado en la noticia que usted comenta.

    La información publicada en Irekia en el pasado mes de abril, se refiere al número de expedientes judiciales abiertos por agresiones sexuales en el seno del Instituto Vasco de Medicina Legal en 2012, es decir, aquellos casos de agresión sexual en los que intervino alguna de las personas especialistas del Servicio de Clínica Forense dependiente de este Departamento de Administración Pública y Justicia.

    La noticia a la que usted hace referencia en su comentario, y de la que nos deja un interesante enlace, se refiere a agresiones sexuales, producidas en el primer semestre de 2013, según datos recogidos por Emakunde.

    Se trata, pues, de estadísticas y datos no comparables. Además ya habrá usted comprobado que se trata de años diferentes. En 2014 podremos darle las cifras del cierre de este año y, la verdad, le confesamos que nos gustaría que esta cifra disminuyera. Trabajamos por y para ello.

    En cualquier caso, agradecemos muchísimo su aportación.

    Un saludo.

  • 2013.eko azaroak 22

    Las agresiones sexuales a mujeres se disparan un 27 % hasta junio

    http://www.elmundo.es/pais-vasco/2013/11/22/528f448963fd3d9e0f8b456b.html

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Cubero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendaria