Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko arrantza produktuak sustatuko ditu European Seafood azokaren XXI. ekitaldian

2013.eko apirilak 23

Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saila EUROPEAN SEAFOOD EXHIBITION azokaren XXI. Ekitaldian izango da, bertan parte hartuko duten arrantza sektoreko 8 enpresak laguntzen. Azoka gaurtik, apirilaren 23tik 25era ospatuko da Bruselako Parc des Expositions azoka gunean. Hara joango dira Leandro Azkue, Eusko Jauralaritzako Arrantza Zuzendaria, eta Peli Mantorala, Eusko Jaurlaritzako Elikagai Industrien Zuzendaria.

Euskadiko pabiloilan (7. Hall-a, 7-1617 stand-a) Euskadiko arrain fresko, izoztu, prestatutako janari eta kontserben enpresa berezituak egongo dira. Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea azoka honetan nazioarteko merkatuetan Euskadiko elikagai industria produktuen promozioaren baitan ulertu behar
European Sea Food Azoka ekimen profesionala da Europa mailako arrain azokarik garrantzitsuena da; beraz, sektoreko bilgune ezinbestekoa da, eta Euskadik Eusko Jaurlaritzaren bidez, 11 urte jarraian daramatza parte hartzen.

Arrantzaren eta transformatuen plan estrategikoa aplikatzea sektorearentzat sustapen garrantzitsua izan da; bertan, inbertsio handiak egiten ari dira trasformatutako industria hobetzeko eta berritzeko. Arrantza industriak Euskadiko ekonomian esanahia du Euskal kostaldeko baliabide naturalei esker. Hain zuzen ere, ezaugarri hau nabarmentzen da: espezien oparotasuna eta kalitatea, eta horien komertzializazioa munduko merkatu nagusietan. Euskal Arrantzaleak ezagunak dira betiko arrantza moduak erabiltzen dituztelako, horrela, ingurumena eta jasangarritasuna lagunduz.

EUROPEAN SEAFOOD 2013AN AURKEZTUTAKO ENPRESA ETA PRODUKTUAK

BACALAOS ALKORTA

www.bacalaosalkorta.com

Gezatutako, izoztutako eta gatzatutako makailua

COFRADIA DE PESCADORES

SAN PEDRO

www.cofradiabermeo.com

Izoztutako arraina

CONSERVAS SERRATS

www.serrats.com

Hegaluzea oliba oliona, antxoa xerrak, bokeroiak

DONIBANE FISH S.A.

www.donibanefish.com

Makailua

LA BACALADERA

www.bacaladera.com

Izoztutako arraina, arrain gatzatua, arrain kontserbak

ORGANIZACIÓN DE PRODUCTORES DE PESCA DE BAJURA DE GIPUZKOA

Hegaluzea

NORTINDAL SEA PRODUCTS

www.nortindal.com

Txibi tinta, paella prestatzekoak

PESCADOS LLORENTE

www.pescadosllorente.com

Arrain freskoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau