Berriak Lehendakaritza
Eu

Parte hartu ezazu eta zure iritzia eman galdeketen bidez

2010.eko martxoak 18

Irekia-k partaidetza tresna berri hau proposatzen du hiritarrek gaurkotasuna duten zenbait gairen gainean bere iritzia agertu dezaten

Aste honetatik aurrera, zenbait inkesta argitaratuko dira Irekia-n gaurkotasunezko gai ezberdinen gainean, hiritargoaren iritzia jakiteko xedez. Lehen inkesta babes ofizialeko etxebizitzen gainekoa izango da:  BOE, alokairua edo salmenta?

Irekia-k, aste honetatik aurrea, partaidetza tresna berri bat jarriko du abian: inkestak. Astero, galdera berri bat planteatuko da, hiritargoak bere iritzia agertu ahal izango du interesa piztu dezakeen gairen baten gainean. Sistema erraz baten bidez, Irekia-n izena ematea besterik ez dago,  erantzun gisa eskaintzen diren zenbait aukeren aurrean aukeratu ahal izango da.

Aste honetako inkestari dagokionez,  babes ofizialeko etxebizitzen gainean galdetzen duena hain zuzen, etxebizitzok alokairuan edo salmentan jarri behar diren hiritarrek duten iritzia jakin nahi da. Pertsona bakoitzak boto bat eman dezake, non proposatutako aukera guztien arteko erantzun bakarra markatuko duen. Botoa ema ondoren, web orri berberean argitaratuko dira emaitzak aldi berean.

Gai zehatz baten gainean hiritarrek duten iritzia jakitea interesgarria litzatekeela uste baduzu, orrialde honen bidez proposatu dezakezu, orrialdearen behealdean dagoen iruzkinetarako atalean.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko ekainak 07

    Hola, quisiera saber por que en Leioa (C/ Aldapabarrena) existen 4 viviendas de VPO que todavia no tienen adjudicatario. ¿Como es posible optar a ellas? ¿es el gobierno vasco adjudican a alguien?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia