Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen 2013. urteko lanaldi eta ordutegiei buruzko zirkularra onartzekoa. (2013-04-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 22

LABURPENA

LANGILE PUBLIKOEK HIRU LANALDI MOTA IZANGO DITUZTE AUKERAN: ZATITUA, MISTOA ETA JARRAITUA

Gainera, sartzeko eta ateratzeko ordutegiak malgutu eta lanaldi-murrizketak arautuko dira, nork bere bizitza eta lana bateratzeko.
Udako erreferentziako lanaldi jarraitua, hots, ekainaren 3tik irailaren 29rakoa, 6 ordu eta 30 minutukoa izango da.
2013ko urteko lanaldi osoa 1.610 ordukoa izango da, eta, lanaldi efektiboa, berriz, 1.587,5 ordukoa.

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegorako eta bere organismo autonomoetarako lan egiten duten langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2013ko lanaldiei eta ordutegiei buruzko zirkularra onartu du gaur. Horren arabera, lanaldi efektiboa 1.587,5 ordukoa izango da, eta langile publikoek hiru lanaldi mota izango dituzte aukeran.

Lanaldi zatitua: langile publikoek eguneko 8 ordu eta 15 minutuko lanaldia izango dute astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez, eta, 7 ordukoa, berriz, ostiraletan, lanaldi jarraituan.

Lanaldi jarraitua: Eguneko 7 ordu eta 30 minutuko lanaldia astelehenetik ostiralera. (Urte osoan.)

Lanaldi mistoa: Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan lanaldi jarraitua izango dute, eta, astearteetan eta ostegunetan, berriz, zatitua.

Lanaldi jarraitua duten langile publikoek 20 minutuko atsedenaldia egin ahal izango dute 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta lan efektibotzat joko da. Lanaldi zatitua dutenek, aldiz, ordu erdi eta bi ordu arteko bazkaltzeko atsedenaldia egin ahal izango dute.

UDAKO LANALDIA

Lanaldi zatitua edo mistoa aukeratzen duten langile publikoek edo organismo autonomoetako langileek erreferentziako 6 orduko eta 30 minutuko eguneko lanaldi jarraitua izango dute udan, ekainaren 3tik irailaren 29ra bitartean (biak barne).

LANA ETA NORBERAREN BIZITZA BATERATZEA

Beren kargura 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileek ordutegia malgutu ahal izango dute: gehienez jota 09:30ean sartuko dira goizetan, eta ordu erdi geroago arratsaldeetan.

Horrez gain, mugitzeko zailtasuna edo gaixotasun larriren bat duten senideak zaindu behar dituzten langileek, egoera hori egiaztatuta edukiz gero, bi ordu gehiagoko malgutasuna izango dute sartzeko eta ateratzeko.

Ordutegia malgutuz gero, asteko lanaldia osatu arte falta den denbora hilean-hilean errekuperatu ahal izango dute.

Azkenik, beren kargura adingabeak edo senideak dituzten langileek lanaldi-murrizketa eskatu ahal izango dute.

BAIMENAK ETA OPORRAK

Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten pertsona guztiek ordaindutako 3 baimen-egun eta oporretarako 22 lanegun izango dituzte urtean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau