Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Dekretua, salmenten eta merkataritza-guneen kudeaketarako goi mailako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena. (2013-04-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 22

LABURPENA

SALMENTEN ETA MERKATARITZA-GUNEEN KUDEAKETARAKO GOI TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Salmenten eta Merkataritza-guneen Kudeaketarako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Salmenten eta Merkataritza-guneen Kudeaketarako goi teknikariaren tituluari, Merkataritza eta Marketinga lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau