Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Euskadi literatura-sariak arautu eta horietarako dei egiten duena. (2013-04-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 22

LABURPENA

2013KO EUSKADI LITERATURA SARIAK

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, 2013 urteko Euskadi Literatura Sariak arautzen dituen eta berauetara aurkezteko deia egiten duen Agindua onartu du.

Euskadi Literatura Sariek aurreko urtean argitaratutako literatur lanen kalitatea saritzen dute, eta horrela idazleak, itzultzaileak eta ilustratzaileak sortzea bultzatzen dute. Zortzi modalitate bereizten dira: Literatura euskaraz; literatura gaztelaniaz; haur eta gazte literatura euskaraz; haur eta gazte literatura gaztelaniaz; euskarazko literatur itzulpenak; literatur lanen ilustrazioa; saiakera euskaraz eta saiakera gaztelaniaz.

Euskadi Literatura Sarietan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte lanek: lehen aldiz 2012an argitaratutako liburuak izatea, eta lan horien idazle, itzultzaile edo ilustratzaileak bizirik egotea liburua argitaratu zen unean.

Euskadi Literatura Sariek 18.000 euro gordineko saria dute modalitate bakoitzean. Lanak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean zabalduko da, eta 2013ko maiatzaren 31n itxiko.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiSaez
    2013.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    2013 urteko Euskadi Literatura Sarien zortzi modalitateetara aurkezteko epea maiatzaren 31 artekoa da.
    1)http://t.co/EF1NqIWVzm