Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du Euskadiren etorkizuna Europakoarekin lotuta dagoela

2013.eko apirilak 23

Iñigo Urkullu lehendakaria Bruselako euskal komunitatearekin elkartu da Eusko Jaurlaritzaren Bruselako egoitzan, Belgikako hiriburura egiten ari den bidaia instituzionalaren barruan. Iñigo Urkulluk nabarmendu du bertara egin duela Euskaditik eta Espainiako Estatutik kanpo lehen bidaia instituzionala, «Europaren bihotza» baita.

Urkulluk nabarmendu du «Euskadi Europara begira» dagoela; izan ere, lehendakariaren beraren esanetan, «ezinezkoa da XXI. mendeko erronkei Europatik kanpo erantzutea». Ildo horretan, lehendakariak Europako herrien arteko elkartasun-espiritua berreskuratuko dela konfiantza du, hala, erronka horiei «erantzuteko eta buelta emateko». Lehendakariak nabarmendu du «Euskadiren etorkizuna Europakoarekin lotuta» dagoela.

Bestalde, lehendakariak jakinarazi du Jaurlaritzaren erronka nagusia krisialditik irtetea dela, «kudeaketa zorrotza eginda eta jarduera ekonomikoa suspertzeko neurriak hartuta». Gainera, Urkulluk nabarmendu du Euskadik «etorkizuna bakean eta bizikidetzan eraikitzeko aukera» daukala, eta Europako erakundeen babesa izatea espero du bide horretan.

Azkenik, Iñigo Urkulluk itxaropen-mezua luzatu du: krisialdi ekonomikoa latza izanik ere, lehendakaria ziur dago egoera hau aukera berriz beterik dagoela.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @josuandoni
    2013.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak adierazi du Euskadiren etorkizuna Europakoarekin lotuta dagoela. http://t.co/vLwNMYoTN9

  • @ibonoz
    2013.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak adierazi du Euskadiren etorkizuna Europakoarekin lotuta dagoela. http://t.co/vLwNMYoTN9

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)