Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu erregulazioko espedienteak % 3 murriztu dira otsailean

2013.eko apirilak 22

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 265 espediente baimendu zituen martxoan; hau da, 2012ko otsailean eta martxoan baino % 3 eta % 4 gutxiago, hurrenez hurren.

Eteteko erregulazio-espedienteak 164 izan dira, lanaldia murriztekoak 85, eta iraungitzekoak 8. Lanaldia murrizteko espedienteak ugaritu egin dira 2010eko urriaz geroztik, lan-erreformaren ondorioz.

Espediente guztietatik, 144 aurreko baten jarraipena izan dira, eta 1.740 langileri eragin diete (% 62). Erregulazio-espedienteek 2.826 langileri eragin diete 2013ko martxoan; aurreko hilean baino % 28 gutxiagori, eta 2012ko martxoan baino % 21 gutxiagori.

(Erantsitako dokumentuan ikus dezakezue berri osoa)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko