Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldiak
Ikasle talde batek uraren kudeaketaren gakoak gertutik ezagutu ahal izan ditu.
Iñaki Urrizalki Uraren Euskal Agentziaren Zuzendariak urte osoan zehar etxean ura izatea bermatzen duen sistemaren konplexutasuna nabarmendu du.
Uraren Nazioarteko Eguna ospatu da gaur Arabako Teknologi Parkean eta Uribarri Ganboako urtegian. Uraren Euskal Agentziak, Ebroko Ur Konfederazioak eta Iberdrolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jardunaldi didaktikoak antolatu dituzte egun hori ospatzeko.
Arabako Teknologi Parkean egin dituzte hitzaldiak. Victor Peñas (Uraren Euskal Agentziaren teknikaria), Adolfo Alvarez (Ebroko Ur Konfederazioaren teknikaria) eta Clemente Prieto (Iberdrola enpresako arduraduna) izan dira bertan, ikasleei Ebroko arroan -Zadorra ibaian, zehatzago esanda- ura nola kudeatzen den erakusteko. Iñaki Urrizalki URA agentziaren zuzendariak urte osoan zehar etxean ura izatea bermatzen duen sistemaren konplexutasuna nabarmendu du.
Ekitaldiaren ostean parte-hartzaileak Uribarri Ganboako urtegira joan dira, eta etxeetara ura eramateko prozesuaren nondik-norakoak azaldu dituzte.
-
2012-03-22
Comentario de Twitter:
RT @Bea_Ochera: @alaincoloma Dia mundial del Agua, Jornada de puertas abiertas http://t.co/U0i5z5W7 -
2012-03-22
Comentario de Twitter:
@alaincoloma Dia mundial del Agua, Jornada de puertas abiertas http://t.co/U0i5z5W7