Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunekin bere Gobernu Programa aztertu du

2013-04-22

Iñigo Urkullu lehendakaria gobernuko goi-kargudunekin batzartu da gaur goizean legegintzaldi honetarako Gobernu Programa aztertzeko. Mila Eguneko programak esku hartzeko 28 arlo, 160 helburu eta 615 ekimen aurreikusten ditu. Urkulluk berak azaldu duen bezala, testuak 3 konpromiso jasotzen ditu: pertsonak, bakea eta autogobernua. Eta esku hartzeko bi ardatz estrategiko ditu: enplegurako hazkunde jasangarria eta gizarte-orekarako giza garapena.

Lehendakariak legegintzaldi honetarako berariazko ekimen eta helburuak jasotzen dituen Gobernu Programa aurkeztu du. Herritarrek beren ekarpenal egiteko aukera dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)