Berriak Osasuna
Eu

Osasun eta Kontsumo Batzordea. (2013/04/22)

2013.eko apirilak 22

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak eman ditzan Osasun Sailak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko hartu dituen erabakiei buruz, zaldikia duten behi-azienda jatorriko zenbait elikagaik okerreko etiketak izateak gizartean piztutako alarma dela-eta. (10\10\06\03\0032)

Analisien emaitzek ziurtatu dute euskal produktuek ez dutela %1 baino zaldiki  gehiago

Kontsumobidek Espainiako Kontsumo Erakundeari bidalitako produktuen laginak (EROSKI eta ERCORECA) analizatu ondoren

Kontsumobideko zuzendari Belen Greavesek Espainiako Kontsumo Erakundeko Kalitatearen Ikerketa eta Kontrolerako Zentroak, EBk eskatuta, egin dituen analisien emaitzak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean, gaur goizean; analisiok etiketan hala adierazten ez zuten produktuetan zaldikia ote zegoen ikusteko egin dituzte. [testu osoa ikusi, PDF 64 KB]

 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren agerraldia, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak Kontsumo eta Kontsumobide arloan dituen asmoen eta proiektuen berri emateko. (10\10\06\03\0045)

Pertsonengana gehiago gerturatu eta kontsumo kontuetan erreferentzia bilakatu nahi du Kontsumobidek

Kontsumoko Euskal Institutuak legealdirako dituen helburuetako bat da

Kontsumobideko zuzendari Belen Greaves Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean agertu da gaur goizean, eta institutuak legealdi honetan zer plan eta proiektu dituen azaldu du. [testu osoa ikusi, PDF 65 KB]

 

BERTAN BEHERA GERATU DA Osasun Publikoko zuzendariaren agerraldia, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko zeintzuk diren Eusko Jaurlaritzaren helburu eta asmoak Adikzioen Planari eta drogamenpekotasun politikari buruz. (10\10\06\03\0058)

EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena Nerbioi Garaiko eskualdean ginekologiako bigarren lanpostua sortzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0106)

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena Amorebieta-Etxanoko osasun zentroko ginekologia-zerbitzuari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0108)

BERRIA Osasuneko sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, Biocruces proiektuarekin lotuta Sailaren asmoak azal ditzan. (10\10\06\02\0015)

BERRIA Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, BioCruces ikerkuntza-institutoaren proiektuari buruz azalpenak eman ditzan. (10\10\06\03\0079)

 

Kontsumobidek Espainiako Kontsumo Erakundeari bidalitako produktuen laginak (EROSKI eta ERCORECA) analizatu ondoren

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)