Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Gatzagaetxebarriak Gobernuaren akordio proposamena serioa, arduratsua eta edukiz betea dela ziurtatu du.

2013.eko apirilak 18

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan adierazi du Eusko Jaurlaritzak talde parlamentarioei egin dien proposamena serioa, arduratsua eta edukiz betea dela, eta dei egin die talde parlamentarioei erantzukizunez jokatzeko Euskadik aurrekontuak izan distan.

Gatzagaetxebarriak ziurtatu du Gobernuak azken unera arte negoziatzen jarraituko duela. Alderdi sozialistarekin akordioaren batera iristeko itxaropena adierazi du, eta kritikatu du hauek osoko zuzenketa aurkeztu izana. Alderdi Popularrari dagokionez, aitortu du aukera bat dela hauekin akordio batera iristea, popularrek jarrera irekiago bat erakutsi dutelako.

Bestetik, diru sarrerak berrikusteari buruz, Gatzaetxebarriak uste du demagogiaz jokatzen ari direla talde parlamentarioak, izan ere, aurrekontua egiteko diru sarrerak Finantzen Euskal Kontseiluak onartu baitzituen.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2013.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Ricardo Gatzagaetxebarria en Radio Euskadi. http://t.co/ci0dDp9qOe

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)