Igandean Brasilera joango diren enpresen ordezkaritza zabalaren buru izango da lehendakaria
Patxi López Lula da Silvarekin elkarrizketatuko da eta herrialdean kokatuta dauden enpresa garrantzitsuenetako zuzendariekin bilduko da
Patxi López lehendakaria igandean Sao Paulora bidaiatuko duen euskal erakunde eta enpresa ordezkaritza zabal baten buru izango da. Ekonomia eta enpresei buruzko goi bilera garrantzitsuak izango ditu ordezkaritza horrek Brasileko Gobernuko ordezkariekin.
Lehendakariarekin batera, honako hauek ere joango dira: Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, eta sail horretako hainbat sailburuorde; Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; José María Echarri Euskadiko Merkataritza Ganbaretako presidentea; Iñaki López CONFEBASKeko presidenteordea, eta zenbait klusterren arduradunak; eta 125 euskal enpresetako zuzendari. Horiek guztiak, enpresa bidaian hartuko dute parte eta Jaurlaritzari lagunduko diote bidaia ofizialeko lau egunetan antolatutako bilerak eta bisitak burutzen.
Brasilen dauden bitartean lehendakariak bilera pribatu bat izango du Lula da Silva presidentearekin, baita Euskadirako garrantzitsuenak diren sektore ekonomikoetan eskumenak dituzten ministroekin. Era berean, euskal ordezkaritzak aukera izango du Brasilen kokatuta dauden enpresa nagusienetako zuzendariekin biltzeko, eta CIE Automotive eta CAFek herrialde horretan dituzten plantak ezagutzeko.
Halaber, lehendakariak eta Jaurlaritzako ordezkariek harrera ekitaldia egingo dute Brasilen bizi diren euskal gizataldeetako kideentzako.
Brasilekoa da lehendakariak, 2009ko maiatzean karguaz jabetu zenetik, kanpo harremanen agendan aurreikusi dituen bidai ofizialetatik lehena. Eusko Jaurlaritzak bidai honetan duen helburua euskal enpresei finkatzen laguntzea da, abian dauden proiektuak zein abian jartzen direnak finkatuz, herrialde horretako jarduera sendotuz eta horko negozio aukerak baliatzea erraztuz. Brasil eta Euskadiren arteko harreman komertzialak oso estuak izan dira bi hamarkada baino lehenagotik. Gaur egun, 30 euskal enpresen 50 bat fabrika inguru ari dira ekoizten Brasileko hainbat tokitan.
-
2010-03-19
Deseo que el viaje sea lo más productivo posible. Espero además que los contactos políticos sean de provecho, y que el lehendakari aproveche para transmitir una imagen real y no ideológicamente distorsionada al presidente de Brasil. Espero además que la secretaría de Acción Exterior busque más contactos políticos en los futuros viajes a EEUU y China.