Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailburuordeak eta Bilboko Segurtasun Sailburuak bilera bat izan dute lehentasunak ezartzeko eta delitu gaiei dagokienez, prebentzio politikak adosteko

2013.eko apirilak 18

Segurtasun Sailburuordea den Josu Zubilagaz, Bilboko Udaleko Segurtasun Sailburua den Tomas de Hierroz eta Ertzaintzako Zuzendari Gervasio Gabirondoz gain, erakunde bakoitzaren zuzendaritza-taldeek ere parte hartu dute Miribillako Udaltzaingoaren egoitzan egindako bileran.

Bilbon, 2013ko apirilaren 18an. Segurtasun Sailburuordeak, Josu Zubilagak, Bilboko Udaleko Segurtasun Sailburuak, Tomas de Hierrok eta Ertzaintzako Zuzendari Gervasio Gabirondok,  erakunde bakoitzaren zuzendaritzako taldearekin batera, gaur goizean Miribillako Udaltzaingoaren egoitzan bilera bat izan dute.

Bi polizia-erakundeen arteko elkarlan-politikaren barruan dagoen bilera hau, Udaltzainen arduradunaren eta Sailburuordearen arteko lehenengo kontaktua izan da eta helburua lehentasunak ezartzea eta delitu gaiei dagokienez prebentzio politikak adostea izan da.

Era honetan, segurtasun-pertzepzioari buruzko datuak eta delinkuentzia-indizeak ebaluatzeaz gain, lanari dagokionez jarraitu beharreko bideari buruzko gogoeta egin da. Honen helburua polizia-estrategiak egiterakoan efikazia hobetzen jarraitzea da.   

Bilera honetan prebentzioak duen garrantziari buruz aritu dira. Era berean, auzoetan herritarren beharrak atenditzeko eta euren segurtasunaren ikuspuntua hobetzeko uniformedun patruila gehiago jartzeaz ere mintzatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)