Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikerbasquerek 7 milioi euro lortu ditu Europatik 100 ikertzaile gazte kontratatzeko Euskadin

2013.eko apirilak 18

o Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua eta Ikerbasqueko presidentea den Cristina Uriartek ikertzaileak erakartzeko Ikerbasqueko 2013 deialdiak aurkeztu ditu.

o Europako Batzordeak zientziaren garapenerako Europa mailako ekimen onenetarikoa bezala aukeratu du Ikerbasque, Europa guztiko 60 proposamen baino gehiagoren artean.

o Bruselako laguntza honen zenbatekoa, 7. Esparru Programaren Marie Curie programako handiena da honezkero, eta 2013-2017 aldian Euskadin 100 ikertzaile gazte kontratatzea ahalbidetuko du.

o Aurten lehen 25 ikertzaile gazteak kontratatuko dira, 3 eta 10 urte bitarteko ikerketa esperientzia duten zientzialariak. Deialdia gaur hasi eta eta ekainak 30erarte zabalik izango da.

o Ekimen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpo lanean diharduten ikertzaile gazteak bueltatzea sustatu nahi du bereziki, maila altuko ikertzaile gazteen harrobia bultzatuz.

o Bestalde, Ikerbasquek 10 ikertzaile senior (10 urte edo gehiagoko ikerketa esperientziarekin) kontratatzeko deialdiaren edizio berria abian jarri du gaur ere, uztailaren 15erarte zabalik egongo dena. Sortu zenetik, Ikerbasquek mundu guztiko 136 ikertzaile senior erakarri ditu Euskadira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua eta Ikerbasqueko presidentea den Cristina Uriartek gaur Bilbon jakinarazi duenez, Ikerbasquek 7 milioi euro lortu ditu Bruselatik ikertzaile gazteak kontratatzeko. Programa honek hurrengo bost urteetan mundu guztiko 100 ikertzaile gazte kontratatzea ahalbidetuko du, Ikerbasqueren bitartez Euskadiko Unibertsitate eta Ikerketa Zentruetan beraien ikerketak gara ditzaten. Eusko Jaurlaritzak programa honen aldi bereko finantzaketaren bitartez erakusten du Euskadiko zientzia sustatzeko duen konpromesua. Izan ere, Research Fellow programak, Ikerbasque ezagutza eta nazioarteko ikerketa erakargune bezala sendotzen du.

Europako Batzordeak ikertzaile gazteak erakartzeko Research Fellow programa Europa mailako zientziaren garapenerako ekimen onenetarikoa bezala aukeratu du, aurkeztutako 64 proposamenen artean, Ikerbasquek 2007 urtetik egindako lana sustatuz.

Cristina Uriarte Ikerbasqueko presidente eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak, Itziar Alkorta Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuorde eta Ikerbasqueko presidente-ordeak eta Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak, ikertzaile gazteentzako Research Fellows programa aurkeztu dute gaur Bilbon. Ikerbasquek eta Europako Batzordeak 7 milioi euroko finantzaketa

honetarako hitzarmena sinatu egin dute dagoeneko, Europako ikerketako 7. Esparru Programako Marie Curie programaren COFUND ekimenaren bitartez.

Alain Craig, Europako Batzordeko COFUND programako zuzendariaren hitzetan, “Ikerbasqueko programak Europako Batzordeak zientzia eta ikerkuntzako giza- kapitala sendotzeko helburuak modu nabarmenean betetzen ditu. Ikerbasquek ikerketa bokazioak bultzatzen ditu, Europako zientzialariei gure kontinentean ikertzeko aukera eskeintzen die eta mundu guztiko ikertzaile onenak Euskadira, Europara erakartzen ditu”.

2013 deialdiak

Gaur zabaldutako deialdiarekin lehen 25 ikertzaileak kontratatuko dira, 2013-2017 aldian 100 ikertzaileen kopurura heldu arte. 3 eta 10 urte bitarteko ikerketa esperientzia duten mundu guztiko eta ikerketa-arlo guztietako ikertzaileek gaur hasi eta ekainak 30erarte aurkeztu ditzakete eskaerak Ikerbasque Fundazioaren webgunearen bidez (www.ikerbasque.net).

Ekimen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpo lanean diharduten ikertzaile gazteak bueltatzea sustatu nahi du bereziki, maila altuko ikertzaile gazteen harrobia bultzatuz.

Ikerbasquek Zientzia Legearekin bat datozen 5 urteko ikerketa kontratuak eskeintzen ditu. Ikerketa aldiaren amaieran, ikertzaile hauek Ikerbasquek zientzialari onenei eskeintzen dizkien behin-betiko kontratuetariko bat eskuratu dezakete. Modu honetan, programa hau etorkizunean Euskadiko ikerketa buruak izango direnen harrobia bilakatzen da.

Doktoretza-ondoko gazteei zuzendutako deialdi honetaz gain, Ikerbasquek aurten beste 10 lanpostu eskeintzen ditu ikertzaile seniorrentzat. Research Professor deialdi hau gaur hasi eta uztailak 15rarte zabalik egongo da mundu guztiko eta ikerketa arlo guztietako ikertzaile seniorrentzat. 10 urte baino gehiagoko esperientzia duten zientzialariei zuzendutako kontratu hauek, dagoeneko Ikerbasquek 2007 urtetik kontratatu dituen 136 ikertzaile seniorrei gehituko zaizkie. Ikertzaile hauek 20 herrialde ezberdinetatik eta ospe zientifiko altueneko zentruetatik datoz, besteak beste MIT, Harvard, Oxford, Stanford, CNRS edo Max Planck.

Aukeratutako ikertzaileek ezagutzaren esparru guztietan lan egingo dute, bai Zientzia Esperimentaletan (Biologia, Kimika, Fisika) bai Bizitzaren Zientzietan eta Medikuntzan, Matematika eta Ingeniaritzan, Giza Zientzietan eta Humanitateetan.

Research Fellows

Nazioarteko esperientzia eta etorkizun handiko karrera zientifikoa duten ikertzaile gazteak. Ikertzaile hauek Euskal Herriko Unibertsitate eta Ikerketa-zentro ezberdinetan barneratzen dira bost urtez. Kontratua amaitzean, Research Professor postu baterako hautagaiak izan daitezke.

25 ikertzaile berri

Research Professors

Ikerketa-ibilbide luzeko ikertzaile seniorrak eta lidergorako gaitasuna.
Ikertzaile hauek behin betiko barneratzen dira Euskal Herriko Unibertsitate eta Ikerketa-zentro ezberdinetan.

10 ikertzaile berri

Ikerbasque Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoaren alde egindako apostuaren eta erakunde publikoen, unibertsitateen eta enpresen arteko elkartasunaren emaitza da. Euskadi I+G-eko jokalari garrantzitzuenen artean kokatzeko ahalegin honen parte izateko, Ikerbasqueren lan ardatz nagusia talentu ikertzailea sustatzeko erakargune bilakatzea da.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iEuskadi
    2013.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    @Ikerbasque logra 7 millones de Bruselas para contratación de 100 investigadores/as http://t.co/JDy9BwUome RT @Irekia_News

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío, Ikerbasqueko Zuzendari Zientifikoa