Berriak
Eu

Aurrera jarraitzen dute uholdeetatik babesteko obrak Gobela ibaian, Errekagane tartean.

2013.eko apirilak 18
  • Uraren Euskal Agentziaren obra hauek Getxon Gobela ibaiaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko proiektuaren III Fasea osatzen dute. 14 milioiko aurrekontua izango dute eta 30 hilabeteko iraupena, bi zatitan banatuta: 1. Valdés gainezkabidea-Avanzada, 18 hilabetekoa, eta 2. Avanzada-Leioa Zubia, 12 hilabetekoa.

 

  • Errekaganeko obrarako erabaki den irtenbide teknikoak -Uholdeen Jarraipenerako Batzordean azaldu zena- aurreikusi egiten du ibaiaren estaldura zati baten kentzea, eta ibai ibilgua zertxobait erdialdera mugitzea.

 

  • Helburuak dira, alde batetik, Gobela ibaian, Errekagane tartean, uholdeen aurkako babesa nabarmen handitzea (horretarako gaur egun dagoen estalkiaren zati bat kenduko da), eta, horrekin batera, hobekuntza hidraulikoa ibaian gora hedatzea, lan honekin aurretik landu ziren guneetako obrak guztiz eraginkorrak bihurtzen direlako. Batez ere Etxezuri-Larrañazubi tartean.

 

  • o Era berean, ekintza honen ardatz garrantzitsu bat ingurumena izan da: ibilgu eta ibaiertzean berreskurapena sustatu nahi da, ahal den guneetan; eta paisaia hirigunean integratzen saiatuko da (hainbat hobekuntza aurreikusten dira gune honen hirigintzan, hala nola - fatxada eta ibilguaren arteko tartea handitzeaz gain - aurretik zegoen zuhaitz kopurua handitzea eta oinezkoentzako gune bata bian jartzea edo bidegorri bat.

 

Obra hauek - Getxon Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko proiektuan aurrera egiten dutenak - Gobela Ibaian, Errekaganeko atalean, uholdeen aurkako babesa nabarmen handitzen dute, hain zuzen ere Cristobal Valdes kaletik Leioa hiribideko zubira doan tartean, eta hobekuntza hidrauliko hau ibaian gora hedatuko du, orain arte ibaiaren beste tarte batzuetan egindako lanak guztiz eraginkorrak izatea lortuko duelako. Batez ere Etxezuri-Larrañazubi tartea.

Gobelako proiektuaren hirugarren fase honek 14 miloi eurotako aurrekontua du, eta aurreikusitako obren iraupena 30 hilabetetakoa da. Obraren muina datza ibai ibilguaren zabaltzean -gaurko egoerarekin alderatuta, ibai ibilguaren zabalera bikoizten da-, eta ur hustuketa zaildu dezaketen oztopoen kentzean. Hirugarren fase honetako lanak bi zatitan egingo dira: lehenengoa, Valdéseko gainezkabidea eta Avanzadako errepidearen artekoan, lanek 18 hilabete iraungo dute. Bigarrenean, Avanzada eta Leioako zubiaren artekoan, obra 12 hilabetez egingo da.

Iñigo Ansola Uraren Euskal Agentziaren Zuzendari nagusiak esan duenez, Errekaganeko obra honen xedea "nabarmen handitzea uholde arriskuaren kontrako babesa -Errekaganeko eremuan bertan zein goragoko ibai tarteetan- eta, beraz,  Getxoko biztanleen ziurtasuna handitzea".

Obra honen xedea da ur hazkundea ematen den sasoietan ziurtasun hidraukioa handitzea. Ekimenak ahalbidetuko du 500 urteko birgertatze-aldiko uholdearen (hots, halakoa emateko probabilitatea, behin 500 urtero.) ur-lamina inolako oztoporekin talka ez egitea (zubi azpi edota ibai ertzetatik gertu dauden eraikuntzak). Ur laminak talka egiterakoan, zaildu egiten baita ur-hustuketa.

Lehentasun osoa duen helburu honekin -alegia, ziurtasun hidraulikoa nabarmen handitu-, Gobela Ibaia gaur estaltzen duen estalkia kenduko da zati handi baten. Izan ere, Errekaganeko eremuan, ziurtasun hidraulikoa nabarmen handitzen  da estalkirik gabe; batez ere, ur goraldia ematen den sasoietan.

Honen harian, ikerketa hidraulikoak frogatzen dute  eremu honetan kalte handiak izan litezkeela, baldin eta emango balira azken urteetan izandako ur goraldiak baino handiagoak. (2008an eman zena ez zen urruti geratu). Ur goraldi handi baten,  ur lamina estalkiaren kontra talka egin lezake, eremuan bertan kalte handiak sortuz, eta uholdea handituz ibaiaren goiko tartetan.

Horregatik garrantzitsua da Errekaganeko ibai estalkia kentzea. Biztanleen ziurtasuna handitu egiten da,  eta Errekaganeko auzokideek arrisku gutxiago izando dute, ur hustuketarako ahalmena  handiagoa izango baita.

Azken finean, Imanol Landa Getxoko Alkateak adierazi duenez, "lortu nahi duguna da orekarik onena lortzea, ibaiaren erantzuna hobetzeko, eta hortaz guztion segurtasuna hobetzeko, nahitaezkoa den jarduera baten eta ibilguaren inguruan ahalik eta eremu atsegin eta erakargarrienari eusteko ahaleginaren artean".

Zentzu horretan, proiektu teknikoak Valdés gainezkabidearen eta Arrisku Zubiko errepidearen arteko uberka tarterako jasotzen dituen proposamenak azpimarratu ditu Landak: Golf Zaharraren ertzean oinezkoentzako zona berria egokituko da, zuhaitzekin eta garajeetarako sarrerarekin; Errekaganeko 9-15 zenbakidunen fatxaden eta uberkaren beraren arteko espazioa zabaldu egingo da, aisiarako eremu zabalago bat egokituz, bertan zuhaitz berriak ere jarriko direlarik;Errekaganeko bidegorriari jarraitutasuna emango zaio eta uberkaren proposamen estetikoa bera hobetuko da.

Dena dela, ibai estalkia ez da bere osotasunean kenduko; ordea, txikiagotu egiten da. Izan ere, obrak zerbitzu orokorrak erasaten ditu, eta estalki osoa kentzekotan, zailtasunak leudeke zerbitzu orokor horiek berriz ahalbidetzeko.

Ziurtasun hidraulikoa nabarmentzeaz gain, ibai ingurumena hobetzea bilatzen du adostu den irtenbide teknikoak. Honen harian, gogoratzekoa da Errekaganen Gobela Ibaian estalduraren zati bat kentzeak (aurreikusita dagoen ibaiertzen berreskuratzearekin batera) arrain hiruarantzaren habitata nabarmen hobetuko du. Arrain hiruarantza "kaltebera" bezala katalogatua dago EAEn; hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak espezie honen Kudeaketa Plana onartu du, eta bertan Gobela ibaia arrain hiruarantzarentzat interes gunetzat jo da.

Errekaganeko obra honetako fase oso garrantzitsua de  Getxon Gobela Errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko proiektuan. Izan ere, fase honek gorako tarteetan ur hustuketa erreztuko du,  (batez ere, Etxezuri-Larrañazubiko eremuan) non ur hustuketa hobetzeko obrak egin diren jada, 6 miloi eurot inguruko ekimenak egin diren.

Azkenik, azpimarratu behar da, aukeratutako irtenbidea diseinatua dagoela obrak dirauten artean bizilagunak jasan ditzaketen eraginak harik eta gehien murrizteko. Hala ere, lan honen tamaina eta zailtasun teknikoa kontuan izanda, ulermena eskatzen da eta auzokoen lankidetza gerta litezkeen eragozpenen aurrean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko