Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bruselara egingo du bidaia, europako erakundeen ordezkari gorenekin biltzeko

2013.eko apirilak 17

Lehendakaria lehenengo aldiz aterako da kanpora

Apirilaren 23 eta 24an Iñigo Urkullu lehendakariak Bruselara egingo du bidaia Europako erakundeen ordezkari gorenekin hainbat bilera izateko; bilera horietan lehendakariak Gobernu Programaren eta Euskadiko ekonomia, gizarte eta politikaren berri emango du.

Bi egun horietan zehar, ondokoekin bilduko da: Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentearekin, Jose Manuel Barroso Europako Batzordeko presidentearekin, Joaquín Almunia presidenteorde eta Lehiaren Europako komisarioarekin, eta Cecilia Malmstron Barne Gaietarako komisarioarekin. Azken horrekin, batez ere, Euskadin Bakegintza eta Bizikidetza sendotzeari buruzko alderdiak aztertuko ditu.

Bruselarako bidaia honekin -lehendakariak kanpora egiten duen lehen bidaia da- Eusko Jaurlaritzak europar erakundeei erakutsi nahi die Europaren aldeko apustu irmoa duela eta Euskadi Europa sendo eta irmoaren alde dagoela.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko dituen planak azalduko ditu lehendakariak.

Erakundeen ordezkari gorenekin egin beharreko bilerez gain, Bruselako euskal komunitatearekin batzartuko da lehendakaria Euskadiren Ordezkaritzan.

Bidaia horren ildoan, aldez aurretik, apirilaren 22an, astelehenarekin, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua Europako hiriburura joango da,  Maire Geoghegan-Quinn Ikerkuntza, Berrikuntza eta Zientzia komisarioekin bildu eta Europarekiko Euskadik burututako I+G+b-ri buruzko politiken diagnosia partekatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)