Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Barik eta Mugi txartelak Eibar-Ermua tranbian elkarrekin egotea ahalbidetzen du

2013.eko apirilak 17

Datorren maiatzaren 6tik aurrera Eibar-Ermua tranbiaren bidaiariek era berean txartel bietariko edozein erabili ahal izango dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Sailburuak emandako ildoa jarraituz, legegintzaldi honetarako ezarritako helburuetariko bat lortzeko, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoaren bidaia-txartel bakarraren ezarpena lortzeko, lehen bulkada eman du.

Horretan oinarrituta, maiatzaren 6tik aurrera Eibar-Ermua tranbiaren erabiltzaileek era berean Mugi eta Barik edozein txarteletariko batekin bidaiatu ahal izatea ahalbidetu du.

Horrela, MUGI txartela Gipuzkoatik Ermuko geltokiraino baliogarri izango da eta, era berean, BARIK txartela Bizkaitik Toletxegaineko geralekuraino erabili ahal izango da.

Neurri horrekin Gipuzkoako herrietako bidaiariak lurralde historiko berbereko bizilagunen aurrean kaltetuak izatea ekiditen da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @txargain
    2013.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskotrenek Barik eta Mugi txartelak Eibar-Ermua tranbian elkarrekin egotea ahalbidetzen du. http://t.co/hpnKO0YwtE

  • @Mugisistema
    2013.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskotrenek Barik eta Mugi txartelak Eibar-Ermua tranbian elkarrekin egotea ahalbidetzen du. http://t.co/hpnKO0YwtE

  • @Mugisistema
    2013.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskotren posibilita que las tarjeta Barik y Mugi convivan en el tranvía Eibar-Ermua. http://t.co/tiLZsuYN6l