Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

650 langabetuk parte hartuko dute Donostia eskualdeko enplegu Planean

2013.eko apirilak 17

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Juan Carlos Eizagirre Donostiako alkateak 2013rako Eskualdeko Enplegu Plana aurkeztu dute, gaur; plan horri esker, 625 lagunek parte hartuko dute enplegu- eta prestakuntza-proiektuetan.

Planaren aurrekontu osoa 1.185.765 eurokoa da: Lanbidek 1.007.040 euro jarriko ditu, eta udalak, gainerakoa. Juan Maria Aburto sailburuak azaldu duenez, “planaren barruan 40 langabetuk parte hartuko dute enplegu- eta prestakuntza-proiektuetan, autoenplegurako 210 proiektu berri sustatuko dira eta 350 lagunek jasoko dute prestakuntza espezializatua”.

Guztira, 525 langabetuk parte hartuko dute, abian jarrizko diren 32 proiekturen bidez. Eskualdeko enplegu-planak udalerri, udalerri-elkartze eta mankomunitateen proiektuak dira, zeinek, herritarren hutsuneak, premiak, enpresen eta zerbitzuen egoera eta garapen ekonomikoa bertatik bertara ikertuta, garapen ekonomikoa eta tokiko enplegua sortzen duten proiektuak planifikatu dituzten.

Enplegua Sustatzeko Programaren barruko ekintzen barruan, une hauetan, guztira, mota horretako 39 plan gauzatzen ari dira, besteak beste, 340 ekintza zehatz, bost mila lagun baino gehiagori zuzenduak.

Aurrekontuen aldetik, aurreko ekitalditik datozen planen eta aurtengo planen artean, inbertsioa, guztira, 20 milioi eurokoa da, eta kopuru horretatik 12,4 miloi Eusko Jaurlaritzak jartzen ditu, Lanbideren bidez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @NoticiasEuskadi
    2013.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 625 personas desempleadas participarán en el Plan comarcal de empleo para Donostia. http://t.co/oNxBQzhx8X

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Eizagirre