Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren eta EUDELeko Batzorte Eragilearen arteko topaketa instituzionala

2013.eko apirilak 17

Gaur goizean, EUDELen Batzorde Eragileak, 15 kidek osatuta, Lehendakaritzara egin du bisitaldia, aurkezpen ofiziala egiteko Lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako arduradun gorengoaren aurrean, legegintzaldia hasi berria duenean.

Erakundeen arteko topaketa honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du parte Eusko Jaurlaritzaren aldetik. EUDEL ordezkatuz, berriz, Ibone Bengoetxea Elkarteburua eta José Antonio Santano Elkarteburuorde eta Irungo Alkatea egon dira, Elkartearen Batzorde Eragilearen kideekin eta zuzendari nagusiarekin batera.

EUDELen Batzorde Eragileak Euskadiko udalerrientzat lehentasunezko interesa duten gaiak jakinarazi dizkio Lehendakariari. Euskadiko egungo udalgintzaren egoera aztertu ondoren, EUDELek Euskadiko udalek egungo egoera ekonomikoan, politikoan eta sozialean dituzten mehatxuak eta aukerak aipatu ditu.

Bileraren gaiak
Erronkak:
- Egoera ekonomikoak eta ekarpenen murrizketak Euskadiko udaletan izandako eragina; eskumeneko zerbitzuak gauzatzeko zailtasunak, finantziazio nahikorik gabe edo eurenak ez diren eskumenei erantzun beharra.

- Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazioaren eta Iraunkortasunaren Legearen (TAAIL) aurreproiektua eta Euskadiko erakundeek komunean duten kezka, aipatutako erreformak kontuan har ditzan Euskadiko udalerriek aintzatetsirik duten euskal erakundeen arkitekturaren bereizgarritasuna eta erdietsitako tokiko autonomia, bai eta emandako zerbitzuen kalitatea ere.

Aukerak
- Adostasun politiko eta instituzionala duen Udal Legea gauzatzea, udal eskumenak zehaztu eta Euskadiko erakundeen arkitektura burutzeko.
Hori guztiori Eusko Legebiltzarreko apirilaren 11ko osoko bilkurako hitzarmen berriari jarraiki; horren arabera, 12 hilabeteko epea ezarri da, Eusko Jaurlaritzak Lege proiektua ganberara eraman dezan.

- EUDEL, euskal udalgintza egituratzeko ardatz gisa, kohesioa duen herrialde eredu baten inguruan. Tokiko Gobernuen Elkarte gisa, 30 urtetik gorako ibilbidea egin duen Euskadiko udalen ordezkari eta bozeramaile.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)