Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesa-k etxebizitza eskuratzea erraztu du etxebizitza tasatuen prezioa % 20 murriztuz

2013.eko apirilak 16

Visesak eta Eusko Jaurlaritzak beste ahalegin bat egingo dute Beasaingo, Ugaoko eta Eskoriatzako etxebizitza tasatuak interesdunen eskura jartzeko, oraingo prezioa % 20 murriztuta.

Gaur egungo egoera ekonomikoa dela-eta, zailago gertatzen zaie etxebizitza-eskatzaile guztiei etxebizitza eskuratzea, merkatu librean zein etxebizitza babestuen merkatuan. Eusko Jaurlaritzak, halere, Visesa Sozietate Publikoaren bitartez, herritarrei etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera eman nahi die; horregatik, Visesak % 20 murriztuko du egun Beasain, Ugao eta Eskoriatza udalerrietan esleitu gabe dituen etxebizitza tasatuak saltzeko prezioa.

Ugaon etxebizitza bukatuak daude eskuragarri, garaje eta trastelekua barne, 70 m-tik eta 133.941 €-tik aurrera (gehi BEZa). Eskoriatza erdialdeko sustapenean, San Pedro elizaren ondoan, berehala emateko etxebizitzak daude 156.243 €-tik aurrera (gehi BEZa), garajea eta trastelekua barne. Azkenik, Beasaingo etxebizitzak 129.684 €-tik aurrera (gehi BEZa) eskura daitezke (garajea eta trastelekua barne); 2013ko 4. hiruhilekoan banatuko direla aurreikusten da.

Ugaoko etxebizitzei buruzko informazio gehiago nahi dutenek Bizkaiko Visesaren Bezeroaren Arretarako Bulegora jo behar dute (San Vicente kalea 8, behea; telefonoa: 94 661 26 20). Beasaingo eta Eskoriatzako sustapenei dagokienez, Gipuzkoako Visesaren Bezeroaren Arretarako Bulegoarekin jar daitezke harremanetan (Errotaburuko pasealekua 1, 7.; telefonoa: 943 32 63 40).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko