Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal enpresek aurreikuspen komertzialak gainditu dituzte Gourmet Klubaren 2013ko Nazioarteko Erakusketan

2013.eko apirilak 16

• Gourmet Klubaren 2013ko Nazioarteko Erakusketan parte hartu duten 35 euskal enpresak pozik agertu dira eta nazioarteko merkatu berrietan akordio berriak itxi dituzte.
• Produktuak batera sustatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak laguntzarekin

Vitoria - Gasteiz, 2013ko apirilaren 16a

Poztasuna da apirilaren 8tik 11ra bitartean Madrilen egin den Gourmet Klubaren Nazioarteko Erakusketan parte hartu duten euskal enpresek darabilten hitza. Aurreko edizioetan baino parte hartzaile gehiago izan dira azokan; zehazki esanda, 1.100 enpresa izan dira IFEMAra hurbildu direnak beren produktuak erakusteko eta 75.000 lagun baino gehiago bisitan egon direnak. Hitzorduak, gainera, kalitatezko euskal markak indartzeko balio izan du, bai eta harreman interesgarriak ezartzeko ere etorkizuneko negozioei begira.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapenaren sailburuordea Madrilen egon zen euskal markei beraien produktuen sustapenean laguntzen eta produktu bakoitzaren emaitzak ikusita, baita guztion irudi batua ikusita ere bertako presentzia "egokia" izan dela adierazi du. "Bagenekien aurtengo edizioa konplikatua izan zitekeela estatuko ekonomia eta kontsumoaren egoera kaxkarra dela eta, baina Euskadiko produktuak arrakasta handi izan du oraingoan ere".

Elikagaien banatzaileek, erosketa arduradunek, sukaldariek eta elikagaien arloko gainontzeko profesionalek interesa agertu zuten gure produktuen bereizgarritasunengatik, hitzordu horretan erosleak berritasunak eta produktu tradizionalen ordezko aukeren bila ari ziren eta. Nazioarteko bezeroek beste edizioetan baino presentzia handiago izan dute, eta horri esker euskal enpresa batzuek kontratuak itxi ahal izan dituzte edo harremanak ezarri beren produktuak esportatzeko, esaterako Kanadara edo Zeelanda Berrira.

Euskal enpresa parte hartzaileen arduradunen esanetan, elkargune honetan ikusi da, halaber, krisi garaian egon arren sektoreko jendea gogotsu dagoela, negoziatzeko eta prezio hobeak lortzen saiatzen dela, betiere kalitatearen alde eginda. "Bezeroak oso zorrotzak dira eta produktu bereziak, gama altukoak eta kalitate/prezio erlazio onekoak, lortzeko interesa dute benetan".

GOURMET AZOKAN parte hartu duten EUSKAL ENPRESAK:

ALMA DE CACAO
AMEZTOI
GIPUZKOAKO SAGARDO NATURALAREN ELKARTEA
GIRALDO BAKAILAOA
ALKORTA BAKAILAOA
GOMEZ DE SEGURA UPATEGIAK
GETARIAKO TXAKOLINA JIKA
EZEIZA ETXEA
OLASAGASTI KONTSERBAK
ORTIZ, SA KONTSERBAK
SERRATS KONTSERBAK
ZALLO KONTSERBAK
EUSKO LABEL

Eta erakutsi dute:

- Zubeltzu Piparrak
- Tolosako Babarrun Elkartea
- Urniola / Beobide sagardoa
- Ibarlur
- Garlan
- Lumagorri
- Petri Sagardoa
- Barrenetxe
- Agiña Piperrak

www.euskolabel.net

GELTOKI
GESALAGA AURREPRESTATUAK

GORROTXATEGI ‐ XAXUETA SL
EIZAGUIRRE SL HANBURGESAK
LUBERRI MONJE AMESTOY
LURLAN BASERRITAR ELKARTEA

NORTINDAL
ZUBIA PATEAK
BARAÑANO PATXARANA
AÑANAKO GATZA
SALICA
TEALAND
TXOGITXU

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko