Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Aldundia Donostialdeako metroaren koordinazio lanetara batzea proposatu dio Donostiako Udalari

2013.eko apirilak 15

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundia Donostialdeako Metroaren proiektua garatzeari eta finantzatzeari buruz egiten diren bilera teknikoetara eta lanetara batzea proposatu dio Donostiako Udalari. Eskaera hori egin zion Gipuzkoako hiriburuan egindako Donostialdeko metroaren gaineko ikerlanen eta proiektuen segimendurako eta koordinaziorako erakunde arteko hitzarmenaren bileran. Bertan izan ziren udal gobernuaren ordezkariak eta Antonio Aiz Garraio Garraioko sailburuordea buru zen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ordezkaritza.

Proposamena egiteko, Eusko Legebiltzarraren osoko akordioa (2013ko otsailaren 21ekoa) eta Gipuzkoako Batzar Nagusien 2013ko urtarrilaren 6ko osoko bilkuran onartutako ebazpena hartu dira aintzat. Esaterako, ebazpen horretan, Eusko Jaurlaritzari zera eskatu zitzaion: «aipatutako proiektuen ikerlanak eta diseinua egiteko, aintzat har ditzala garraio arloan eskumenak dituzten erakundeak, garraioaren plangintza eta antolamendua egitearren eta Donostian egin daitekeen tren-pasabide egokiena aztertzearren».

«Ondorioz, eta Gobernuaren helburua Donostialdeako Trenbide Arloko Plana behin betiko onartzea dela jakinik, Gipuzkoako Foru Aldundiari Donostialdeako Metroaren garapenean eta finantzaketan parte hartzea proposatu zaio, indarrean dauden erakunde arteko akordioetan eta hitzarmenetan ezarritakoaren arabera», zehaztu du Antonio Aizek.

Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordeak hasitako obren eta proiektuen berri eman du bileran eta udalari eskatu dio erkidegoko gobernuari helaraz diezaiola Lugaritz-Kontxa eta Kontxa-Morlans bide-zatien eraginei eta proiektuetan aurreikusitako udal lurzoruen okupazioei buruz duen iritzi ofiziala eta, era berean, jakinarazi ditzala horien guztien gaineko aurrekariak.

Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuak balorazio «positiboa» egin du Donostiako udalarekin egindako bileraz, bere iritzian, «Donostialdeko Metroaren proiektua osotasunean garatuko bada, ezinbestekoa delako toki eta foru erakundeen arteko aurretiazko adostasuna».

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko