Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura. (2013/04/18)

2013.eko apirilak 18

Gai-zerrenda:

1. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, BioCrucesen egoitza izan behar zuen eraikin berriaren geroari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0015)

2. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Barakaldoko BECen finantza-egoerari eta Eusko Jaurlaritzak hartzeko asmoa duen erabakiei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0016)

3. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-hitzarmenak ez betetzean sortzen diren desadostasunak konpontzeko batzorde bat sortzeko Jaurlaritzak egindako dekretu-proiektua bertan behera uztearen inguruan. Eztabaida eta behin etiko ebazpena. (10\11\02\01\0067)

4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadin hartu beharreko zerga-neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0092)

5. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, indarrean dagoen legerian aurreikusitako prestazio ekonomikoen eskabideak aurkezteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0060)

6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Kutxabanken gizarte-ekintza mantendu eta indartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0091)

7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eskola 2.0. programa mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0088)

8. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegorako nekazaritza-aseguru konbinatuen plan bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0063)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau