Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta erlezainek Vespa velutinaren kontrako bioziden eraginkortasuna ezagutzeko saiakuntza bat egingo dute

2013.eko apirilak 12

Vespa velutinaren jarraipen-mahaiak animalia horren populazioak kontrolatzeko eta eragina murrizteko ekintzak jarriko ditu martxan. Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, erlezainen sektorea eta Neiker dira mahaiko partaide.

Gasteiz. 2013ko apirilak 4. Vespa velutinaren jarraipen-mahaia, izurria Euskadin kontrolatzeko lan egiten duena, Lakuan bildu da gaur goizean, eta Txilen Vespula germanicarekin probatutako biozidek Vespa velutinan izango luketen eraginkortasuna ebaluatzeko saiakuntza kontrolatu bat Neikerren bitartez egitea adostu du. Hori horrela, harrapatzeko jakiak jarriko dituzte eta jarraipen kontrolatua egingo dute, bestelako intsektu-, hegazti- eta ornodun-populazioen gaineko eraginak murrizteko.

Beste ekintza batek Asiako liztorrak erlauntzen bideragarritasunari eta ekoizpenari nola eragiten dien jakiteko aukera emango digu; izan ere, Vespa velutinaren habiak lokalizatuko dituzte eta hedapena eta aurrerapenak zehaztuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak 45.000 euro eman ditu ekintzok finantzatzeko, eta jarduteko protokoloak proposatu dizkie tartean dauden alde guztiei, aurrerapenak lortzeko.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak ildo horiek finantzatzeko eta erkidego mugakideekin ekintzak koordinatzeko eskatu dio Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriori, Euskadin arazoa konpondu ahala birkolonizaziorik ez dadin gertatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Belén Alonso 945019943

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau