Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lidergoa berreskuratzea planteatu du Arku Atlantikoko garraio arloko erkidegoaren politiketan

2013.eko apirilak 11

Espainiako gobernuari eskatu dio euskal plataforma eta azpiegitura logistikoak Europako Batzordearen proposamenen barruan jasotzeko 2014-2020rako Europa barneko garraio-sarea (TEN-T) garatzeko zuzentarauetan

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean planteatu du Bruselan Arku Atlantikoaren Garraio arloko Europako politiken lidergoa berreskuratzea, eta, lehen neurri gisa, Sustapen Ministerioari eskatuko dio euskal plataforma logistikoen «hub» deritzona Europa barneko Garraio Sarearen barruan jasotzeko, baita Europako Parlamentuan eta Batzordean eztabaidatzen ari diren Hainbat urtetarako Finantza Esparruaren 2014-2020 aldirako garapen-planean ere.

Europar Batasunaren aurreko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan gaur egindako bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzako Garraioko zuzendari Imanol Lezak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko zuzendariak Izaskun Iriartek eta Euskadiren ordezkaria Marta Marinek, beharrezkotzat jo dute Espainiako Gobernuak «portuetako zein aireportuetako euskal azpiegitura handiak, euskal trenbide-sare berria eta Lezo-Gaintxurizketa, Jundiz, Arasur, Foronda eta E5eko autobide eta autobiekiko loturak jaso ditzan Europako Parlamentuak Europa barneko Garraio Sarerako (TEN-T) proposatutako plataforma logistikoen artean». Bilera horretan hainbat eskualde eta erkidegok hartu dute parte (Normandia Behea, Poitu-Charentes, Bretainia, Loira, Akitania, Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia).

«Horregatik, Arku Atlantikoaren Batzordean dugun posiziotik, Madrili zein Europako Instituzioari eskatu behar diegu gure euskal plataformak nabarmentzeko eta TEN-T sarean jasotzeko»  adierazi du Imanol Lezak. Europako eskualdeen artean helburu horri dagokionez zuen lidergoa berreskuratu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta horrelaxe adierazi dute bere ordezkariek Arku Atlantikoaren gailurrean.

Arku Atlantikoaren Batzordeak, gaur goizean Europako hiriburuan egin duen bileran, «Connecting Europe Facility (CEF)» programa eta Europa barneko Garraio Sarea (TEN-T) aztertu ditu. Lakuako ordezkariek eta Euskadiren Europar Batasuneko ordezkari Marta Marínek eta DG MOVEren ordezakari Carlo De Grandisek parte hartu dute. Imanol Lezak «Atlantikoko salgaien trenbide-korridorea sustatu eta garatzeko CFA-EFFIPLAT Atlantiar Espazioko Interreg proiektua» proiektuaren egoeraren berri eman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Iriarte