Berriak Lehendakaritza
Eu

Ezagutu hemen NBEn lan egiteko eskakizunak

2013.eko apirilak 11

NBEko lanbide- eta zuzendaritza-postuetarako hautagai potentzialak diren 500 euskal herritar inguruk ezagutu dituzte lehen eskutik Bilbon nazioarteko erakunde horretan sartzeko prozedurak.  Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak azaldu du ekimen horrek euskal profesionalen talentua «bultzatzen» duela, eta Euskadi «sustatzen» duela. Kontua ez da «talentuen ihesa» sustatzea, kontrakoa baizik, nabarmendu du Madariagak. «Gure profesionalek lan-esperientzia hartzea da asmoa, gerora Euskadiko enpresa eta erakundeentzat baliagarria izan dadin», azaldu du.

Eusko Jaurlaritzak, Nazio Batuen Erakundeak eta Kanpo Arazoetako Ministerioak informazio-saio batzuk antolatu dituzte NBEn sartzeko prozedurak erakundean lan egin nahi duten euskal profesionalei jakinarazteko. Saio horietan Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak parte hartu du, eta era horretako ekimenak gerora ere jarraitzearen garrantzia nabarmendu du.

Informazio gehiago eta informazio-alertak eskuragarri daude Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean:  ufi.ooii.maec.es

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iicaza
    2013.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @MiguelRamosFdz: Profesionales vascos conocen en Bilbao los requisitos de acceso laboral a la ONU #LeyreMadariaga http://t.co/WBJJfLVdLZ

  • @MiguelRamosFdz
    2013.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    Profesionales vascos conocen en Bilbao los requisitos de acceso laboral a la ONU #LeyreMadariaga http://t.co/WBJJfLVdLZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)