Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

I+G+Ban egiten diren inbertsioek gizartearentzako itzulkin «gehiago eta hobea» izan dezaten ari da lanean Eusko Jaurlaritza

2013.eko apirilak 10

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu du zeinen garrantzi handia duen I+G+Bko politiketan jauzi kualitatibo bat egiteak Euskadik jarrai dezan Europan «berrikuntzako erreferentzia» izaten. Arantza Tapiak onartu egin du «oso handia» izan dela orain arte egin den inbertsio-ahalegina, «bai pribatua, bai publikoa»; haatik, egiten diren inbertsioek «itzulkin hobea eta handiagoa» izan behar dutela gehitu du, enpresentzat berentzat zein euskal gizartearentzat. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak, itzulkina horrela hobetzearren, bere I+G+B programak monitorizatzeko sistema duela, zeinak aukera ematen baitu egiten ari dena neurtzeko, hartara «tresna berri eta eraginkorragoak abian ipintzeko» eta eragin «nahikoa eta eraginkorra» erdiesteko.

Gaur goizean egin da IK4-Teknikerren Eibarko instalazio berrien inaugurazio ofiziala. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak parte hartu du bertan.

IK4-TEKNIKER
IK4-TEKNIKERen arduradunen hitzetan, haren erronka da Euskadik I+G+Baren alde egindako apustuaren erakusgarri behinenetako bat izatea, instalazio berriek ematen dioten gaitasunak bultzatuta.

Eibarko Polo Teknologikoko instalazio berriak oraintsu elkartu zaizkio Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoari, eta 28.000 metro karratu laborategi, areto zuri, ikasleku, areto espezializatu eta azpiegitura ipiniko ditu aurki IK4-TEKNIKERko ikertzaileen eskura. Eskaintza teknologikorik aurreratuena ipiniko dute enpresen esku.

Egoitza berria IK4-TEKNIKERek garatzen dituen ikerkuntzako jarduera tekniko guztiek dituzten espazio- eta ekipamendu-beharrei erantzuteko pentsatuta dago. Ugari dira jardute-eremuak: hasi nanoteknologiatik eta tribologiaraino, robotika tarteko eta administrazio-arlo guztiak barne.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @juan_otegui
    2013.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: IK4-Tekniker instalazio berrien inaugurazioa. http://t.co/bNOrJNzpYC

  • @AlianzaIK4
    2013.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: IK4-Tekniker instalazio berrien inaugurazioa. http://t.co/bNOrJNzpYC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)