Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak aholku emanfo die Ekuadorko eskualde eta udalerriei lurralde antolakuntza eta kartografia

2013.eko apirilak 09

Ekuadorko ordezkaritza instituzional bat Euskadin da egun hauetan eta, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko zuzendari eta teknikariekiko lan-bilera batean izan da. Gobernu autonomoak udalen lurralde-antolakuntzaren alorrean eta gaur egungo baliabide teknologikoak kartografiaren arloan erabiltzen urte luzeetan metatutako esperientziaren berri eman die Ekuadorko eskualde eta udalerrien ordezkariei.

«Orain ekin dio, nolabait, Ekuadorrek lurraldea planifikatzeko artezbideak prestatzeari, eta gure administrazioak metatu eta garatutako esperientzia baliagarria zaie, eredugarria eta aintzat hartzeko modukoa egiten baitzaie lurralde-antolakuntzako planetako esperientzia estatistiko eta kartografikoak garatzeko» dio Lurralde Antolakuntzako zuzendari Elena Letek. Izaskun Iriartek eta biek azaldu dizkiote hegoamerikarren ordezkaritzari Euskal Herriko hiri-planeamenduaren nondik norakoak.

Jesus Maria Erquiziak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntzako eta Planeamenduko Zerbitzuaren arduradunak, erakundeen arteko eskumen-banaketa eta mailaz-mailako harremanak azaldu dizkie, bai-eta koordinazio- eta artikulazio-tresnen berri eman ere.

FOCAD-Ecuador misioa Carlos Gonzaga SENPLADES Nacional-eko Planifikazio eta Lurralde Antolakuntzako analistak, Juan Ignacio Eguiguren SENPLADES Zona 7 Sur-ko Planifikazio eta Lurralde Antolakuntzako analistak, Mileny Santillán CONGOPEko Planifikazio zuzendariak, Geovanny Segarra Lurralde Antolamenduko zuzendariak eta Mayra Acaro Loja Probintziako Gobernu Autonomo Deszentralizatuko Planifikazio eta Lurralde Antolakuntzako analistak osatu dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Iriarte