Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia: hainbat establezimenduetako Kanpo Larrialdietako Planak onartzen ditu. (2013-04-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 09

LABURPENA

SEVESO ARAUAREN PEAN DAUDEN EAEKO HAINBAT ENPRESAREN KANPO LARRIALDIETARAKO PLANAK ONETSI DITU GOBERNU KONTSEILUAK

Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen 1999ko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren (Seveso arauaren) pean dauden EAEko zenbait enpresaren Kanpo Larrialdietarako Planak onetsi ditu gaur Gobernu Kontseiluak.

Enpresa hauei dagozkie onetsi diren Kanpo Larrialdietarako Planak:

-Tubacex Tubos Inoxidables, SA (Laudioko lantegia)

-Tubacex Tubos Reunidos, SA (Amurrioko lantegia)

-General Química, SA (Lantaron)

-Momentive Specialty Chemicals Ibérica, SA (Lantaron)

Bilboko Portu Autonomoan dauden enpresak:

-Acideka, SA (Zierbena)

-Bahía de Bizkaia Gas (BBG) (Zierbena)

-Befesa VA, SLU (Zierbena)

-CLH, SA El Calero (Santurtzi)

-Esergui, SA (Zierbena)

-Repsol Butano, SA (Santurtzi)

-Terminales Portuarias, SA (Tepsa) (Zierbena)

Besteak beste Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek eta Laudioko, Amurrioko, Lantarongo, Zierbenako eta Santurtziko udalek hartu dute parte Larrialdi Plan horiek prestatzen. 2012ko irailaren 27an eman zien planei aldeko txostena Euskal Herriko Babes Zibileko Batzordeak, eta Babes Zibileko Batzorde Nazionalak, berriz, 2013ko martxoaren 13an eman die beharrezko homologazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau