Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Arabako ikastetxe publikoetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskaerei erantzuteko zerbitzua emateko Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena. (2013-04-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 09

LABURPENA

ESKOLA-GARRAIOAN HITZARMENA IZENPETZEKO AKORDIO-PROPOSAMENA, EUSKO JAURLARITZA ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ARTEAN

Gobernu Kontseiluak, Akordio-proposamena onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokaorraren eta Arabako Foru Aldundiaren artean eskola-garraioaren inguruko hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena.

Arabako Lurralde Historikoan dauden baliabideak modu arrazionalean erabiltzeko xedez, auurez aipaturiko bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat ezartzea planteatzen da, eta horrela Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Arabako Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailak kontratatutako zerbitzuak erabili ahal izango ditu.

Zerbitzua honetan datza: Arabako ikastetxe publikoetako derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak, bizi diren herrigunetik autobus geltokira edo ikastetxera taxian eramatea -Eusko Jaurlaritzako Hekuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailari aurrez hala eskatuta-, bai eta bueltako bidea egitea ere (geltokitik edo ikastetxetik herrigunera).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau