Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua (2013-04-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 09

LABURPENA

2013-KO AUZOLANDEGIAK PROGRAMARAKO PLAZEN DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak proposatuta, onartu du, 2013ko Auzolandegiak programarako plazetarako deialdia egiten duen Agindua.

2013ko Auzolandegiak programak, Euskadiko 18 eta 26 urte bitarteko 400 gazte ingururi Euskadiko, beste Autonomia Erkidego batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartzeko aukera emango die. Era berean, beste Erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko beste 100ek ere Euskadiko auzolandegietan aritzeko aukera izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan eskainitako plazetatik, %10 gordeko dira gaigabetasunen bat dutenentzako. Eskaintzen diren plazak www.gazteaukera.euskadi.net atarian edo Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan kontsulta daitezke. Auzolandegietan parte hartu nahi dutenek Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dute izena aurrez emateko eskabidea, bost egun naturaleko epean, Internet bidez.

Auzolandegietan, hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau