Berriak Lehendakaritza
Eu

Dekretua, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena. (2013-04-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko apirilak 09

LABURPENA

JAURLARITZAK % 21,13 MURRIZTU DU GOI MAILAKO KARGUEN ETA KONFIANTZAKO LANGILEEN EGITURA, ETA LAU MILIOI EURO AURREZTU DITU

Gobernu Kontseiluak 10 dekretu onartu ditu gaur eta, horien arabera, 209 pertsona izango dira Jaurlaritzaren goi-egituran eta konfiantzako langileen taldean, aurreko gobernuan baino 56 gutxiago

Gobernu Kontseiluak Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuari eragiten dioten egitura organikoari eta funtzionalari buruzko 9 dekretuak onartu ditu gaur. Egitura hori Lehendakaritzak berak eta beste zortzi sailek osatzen dute.

Horretaz gain, EAEko administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko baimena ere eman du Gobernu Kontseiluak. Dekretu horrek, halaber, Jaurlaritzaren konfiantzako langileen aldi baterako postuak ezartzen eta arautzen ditu.

Hamar dekretu horien arabera 209 pertsonak osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren egungo goi-egitura, aurreko legegintzaldian baino 56 gutxiagok, beraz, % 21,13koa izan da murrizketa.

Neurri horrekin lau milioi euro inguru aurreztuko direla aurreikusi dute.

Hona hemen zenbateko horren banakapena:

GOI KARGUAK ETA KONFIANTZAKO LANGILEAK (*)

2009 2013 Pertsonak %
LEHENDAKARIA 1 1 0 0%
SAILBURUAK 10 8 -2 -20%
SAILBURUORDEAK 35 30 -5 -14,29%
ZUZENDARIAK 124 98 -26 -20,97%
AHOLKULARIAK ETA KONFIANTZAKO LANGILEAK 95 72 -23 -24,21%
GUZTIRA 265 209 -56 -21,13%

(*) Bernean hartze ditu lehendakari ohiei atxikitako langileak (2009AN GUZTIRA: hiru gidari eta hiru idazkari. 2013AN GUZTIRA: lau gidari eta lau idazkari)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau