Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Arku Atlantikoaren batzordea Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzan bilduko da ostegunean garraioen alorreko estrategiak eta hitzarmenak definitzeko

2013.eko apirilak 09

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako zuzendari Imanol Lezak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kabinete-zuzendari Izaskun Iriartek Arku Atlantikoko Batzordearen bilera batean parte hartuko dute Bruselan, apirilaren 11n, goizean, Europako Batzordearen «DG MOVE: Connecting Europe Facility (CEF)» zuzentaraua eta Garraio Sare Transeuroparrak (RTE-T) analizatzeko, Europar Kontseiluak Urte Anitzeko Finantza Esparruari buruz otsailean erabakitakoaren argitara.

CEF-eko txostengile Ines Ayalak Europar Parlamentuaren ikuspegia azalduko du, eta Irlandako Garraio Zuzendariak, bestalde, Irlandaren presidentetzak Europar Kontseiluan izan diren negoziaketei buruz duen ikuspegia xehakatuko du. «Atlantikoko salgaien trenbide-korridorea sustatu eta garatzeko CFA-EFFIPLAT Atlantiar Espazioko Interreg proiektua» proiektuaren egoeraren berri emango du Imanol Lezak, eta haren hurrengo urratsak azalduko ditu.

Behe Normandiako Eskualde Kontseiluko Rachel Gandonek eskualdeen zeregina iruzkinduko du, eta Arku Atlantikoa erakundeko idazkari exekutiboak Pauline Caumontek Forum Atlantikoko taldeak aurkeztuko ditu.

Eskualdeen hazkunde jasangarria

Ostegunean bertan, hilak 11, 14:00etatik aurrera, Kataluniaren Bruselako ordezkaritzan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kabinete-zuzendari Izaskun Iriartek eta Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzako idazkaritzako teknikariak parte hartuko dute garapen jasangarriaren aldeko eskualde-gobernuen nazioarteko sarearen (NRG4SD - Network of Regional Governments for Sustainable Development) bilkuran, haren lan-plan berria taxutzeko. Kataluniaren Bruselako Ordezkaritzan egingo da bilkura hori, 14:00etatik 18:00etara bitartean.

• Lan-jardunaldia goizez egingo da, 10:00etan hasita eta 15:00ak arte, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan (27, rue des Deux Églises - Metroa: Arts/Loi).
• Arratsaldeko hitzordua Kataluniaren Bruselako Ordezkaritzan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Iriarte