Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Jorge Campanillas eta Javier de la Cueva, Berrikuntza Publikoari buruzko Laugarren Mintegiaren protagonistak

2010.eko martxoak 17

Berrikuntza Publikoari buruzko mintegien zikloak bihar jarraituko du Lakuako ekitaldi-aretoan, Reutilización y licencias libres, hacia una Administración Pública Abierta hitzaldiarekin. Bertan, Jorge Campanillasek eta Javier de la Cuestak Administrazioaren esparruko berrerabilpen-arautegia, arautegi horren garrantzia, aplikazioa eta lizentziamendua errepasatuko dituzte 15:00etatik aurrera, eta erabiltzaileei informazioa berrerabiltzea ahalbidetzen dieten lizentzia libreen erabilera defendatuko dute.

Jorge Campanillas abokatua da, Derecho en Red elkartearen bazkide sortzailea, eta 2003az geroztik datu pertsonalen babesa, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala eta antzeko arloetako aholkulari-lanetan dihardu. Lau urtetik gora daramatza bere espezialitateko gaiez www.iurismatica.com/blog blogean idazten, batez ere domeinuen izenei eta haien erregulazioari buruz.

De la Cueva ere abokatua da; berak eraman ditu Ladinamo-ren eta Sharemula-ren defentsak (aurrenekoan copyleft-a aitortzen duen lehenengo epaia eman zen eta, bigarrenean, esteketako web-ek ez dutela deliturik egiten egiaztatu zen). Prozedura Libreak sortu zituen eta halakoak sustatzen jarraitzen du (euskarri digitalen kanonaren aurkako demanda jartzea izan zen lehenengo prozedura). Gaur egun, Kelsen proiektua (AGPL lizentziapean informazio juridikoa kudeatzeko framework-a) programatzen dihardu eta Industria Antolamenduko Eskolak ematen duen Jabetza Intelektualeko Masterreko irakaslea da.

Berrikuntza Publikoko Tailerren proiektua Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako barne-hitzaldi batzuetan oinarrituta dago. Hitzaldiak, halere, Irekia atarian zuzenean ematen dira. Hitzaldiak Irekia atalean zuzenean ematen ditugu. Gainera, bideoak eta ikasmateriala (hizlariak baimena ematen duenean), euskadi.net-en jartzen dira.

3 iruzkin
  • @aetxebeste
    2010.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: aquí está el vídeo de @jcampanillas y @jdelacueva sobre reutilización y propiedad intelectual http://ow.ly/1oKJj #inpub #risp

  • @c_magro
    2010.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    vídeo de @jcampanillas y @jdelacueva sobre reutilización y propiedad intelectual http://ow.ly/1oKJj #inpub #risp #ogov (via @alorza)

  • SN Robot
    2010.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    aquí está el vídeo de @jcampanillas y @jdelacueva sobre reutilización y propiedad intelectual http://ow.ly/1oKJj #inpub #risp #ogov

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan