Berriak Lehendakaritza
Eu

Pertsonak, bakea eta autogobernua: Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programaren hiru konpromisoak

2013.eko apirilak 09

Iñigo Urkullu lehendakariak legegintzaldi honetarako Gobernu Programa aurkeztu du gaur goizean. Mila eguneko programak esku hartzeko 28 arlo, 160 helburu eta 615 ekimen aurreikusten ditu. Urkulluk berak azaldu duen bezala, testuak 3 konpromiso jasotzen ditu: pertsonak, bakea eta autogobernua. Eta esku hartzeko bi ardatz estrategiko ditu: enplegurako hazkunde jasangarria eta gizarte-orekarako giza garapena.

Gobernu Kontseiluaren ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Josu Erkoreka bozeramaileak hedabideen aurrean hitz egin dute. Prentsaurrekoan, legegintzaldi honetarako berariazko ekimen eta helburuak jasotzen dituen Gobernu Programa aurkeztu dute. Herritarrek beren ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Iñigo Urkulluk nabarmendu duenez, programa hau «partekatzeko, batera lan egiteko eta laguntzeko» da. Gainera, nabarmendu du «mundura irekita dagoen» eta «bere etorkizuna bere mugetatik haratago aurkitu nahi duen» herrialde batentzako testua dela. Hori horrela, lehendakariak azaldu du Programak «Euskadin bakea, demokrazia eta askatasuna ardatz dituen bizikidetza-kultura berri bat sortzeko ekarpena» egiten duela.

Aurrekontuak
Lehendakariak 2013ko ekitaldirako aurrekontu-proiektua ere izan du hizpide. Berriro esan du Eusko Jaurlaritza «hitz egiteko eta negoziatzeko» prest dagoela, eta «etorkizuneko ustezko diru-sarreren» xedea adostu ahal izateko aukera mahaigaineratu du. Lehendakariak gastu-partiden berregituraketa negoziatzeko aukera dagoela esan du, «betiere, gizarteari lehentasuna emanez», eta duguna baino diru gehiago ez gastatzeko konpromisoa berretsi du. «Errealismoa krisitik ateratzeko funtsezko faktorea da», esan duenez.

Amaitzeko, Iñigo Urkulluk pasa den astean Petronorren Fuel-olioaren Biskositatea Arintzeko Unitatearen inaugurazioan zer dela eta ez zen egon azaldu du. Adierazi duenez, «bera ez egoteak ez du inor iraindu edo kaltetu». Urkulluk nabarmendu du «erabateko dedikazioa» duela lehendakari gisa, bai eta «Aste Santuko jaiegunetan ere»; baina, azpimarratu du familia-bizitzaren kontziliazioa garrantzitsua dela, eta, kasu honetan, «bizitzan behin baino gertatzen ez den efemeride» bat izan zela.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.06.18)

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2013.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Pertsonak, bakea eta autogobernua: Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programaren hiru konpromisoak. http://t.co/8zMl5cDMD2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)