Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza eta 35 euskal enpresa Gourmets 2013 Klubaren Nazioarteko Aretoan partaide

2013.eko apirilak 08

Azoka apirilaren 8-11 bitartean egingo da IFEMAn, Madrilgo Juan Carlos I.a azoka esparruan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Elikaduraren Euskal Industriaren sustapena babesteko jardueren barruan, Gourmets 2013 Klubaren Nazioarteko Aretoan 35 euskal enpresaren partaidetza bateratua antolatu du.

Gourmets Aretoa delicatessen produktuen fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izateko filosofiarekin sortu zen. Gaur egun, kalitatezko gastronomiaren sektoreko erreferentziazko ekitaldia da Europan. Zita honen garrantzia dela eta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordea den Bittor Oroz eta Eusko Jaurlaritzako Elikadurako Industrien zuzendaria den Peli Manterola azokan izango dira, apirilaren 8an, astelehena.

Aurtengo edizioan erakusketa eremua izango da, %6 gehiago 2012ko edizioarekin alderatuta, eta 1.188 enpresa erakusle egongo dira. Aurten iaz IFEMAra joandako bisitarien kopurua gainditzea espero da; orduan 74.232 profesional bertaratu ziren.

Euskal enpresen standak 4. pabiloian kokatuko dira, azokan erakusle izango diren gainerako erkidego autonomoekin batera. Euskadiren standean dastaketa irekirako gune bat prestatu da, eta bertan euskal upategi bakoitzak hainbat erreferentzia emango ditu bere ardoak promozionatzeko. Halaber, aurreikusita dago hainbat sagardo dastaketa komentatu egitea, Petri Eusko Label Sagardo Naturalarekin, eta Gorrotxategi‐Xaxueta enpresak egunero katiluko txokolate berehalakoa azkar egitea erakutsiko du, azokaren nobedade gisa, baita Tolosako teilen lanketa ere.

Gourmets 2013 Aretoan erakutsiko duten euskal enpresak:

Alma de cacao

Ameztoi

Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkartea

Giraldo Bakailaoa

Alkorta Bakailaoa

Bodegas Gomez de Segura upeltegiak

Getariako Txakolina J.I.K.A.

Eceiza Etxea

Olasagasti kontserbak

Ortiz S.A. kontserbak

Serrats kontserbak

Zallo kontserbak

Eusko Label - eta erakutsiko dute:

- Zubeltzu Piparrak

- Tolosako Babarrun Elkartea

- Urniola / Beobide Sagardoa

- Ibarlur

- Garlan

- Lumagorri

- Petri Sagardoa

- Barrenetxe

- Agiña Piperrak

Geltoki

Gesalaga Aurreprestatuak

Gorrotxategi- Xaxueta S.L

Hamburguesas Eizaguirre S.L. hanburgesak

Luberri Monje Amestoy

Lurlar Baserritar Elkartea

Nortindal

Zubia Pateak

Barañano patxarana

Añanako Gatza

Salica

Tealand

Txogitxu

Informazio gehiago nahi izanez gero: Anuska Ezkurra (688 629 239)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)