Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Gerra Zibilean Zigoitian (Araba) desagertutako gutxienez 10 lagunen gorpuzkiak hobitik atera dituzte, eta Josu Erkoreka eta Mónica Hernando bertan izan dira

2013.eko apirilak 04

Gerra Zibilean Zigoitian (Araba) desagertutako gutxienez 10 lagunen gorpuzkiak hobitik atera dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazi eta Justiziako sailburu eta bozeramaile Josu Erkoreka eta Giza Eskubideen zuzendari Mónica Hernando bertan izan dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteak egin ditu gorpuzkiak aurkitzeko eta hobitik ateratzeko lanak, eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak koordinatu ditu lanok. Zuzendaritza horrek Gerra Zibilean desagertutako pertsonak ikertzea eta dokumentatzea bultzatzen du.

Gainera, Josu Erkorekak eta Mónica Hernandok Zigoitiko Udalak gertakarien tokian antolatu duen omentze- eta aintzateste-ekitaldian parte hartu dute. Bertan ere udalerri arabar honen alkatea, Mikel Laceras, Sabino Arana Fundazioko presidentea, Juan María Atutxa, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakari eta lan-taldeko zuzendaria, Francisco Etxeberria, Etxagueneko Administrazio Batzordeko presidentea, Marisol Hernando, herriko parrokoa, Félix Placer eta EAJko Euskal Taldearen bozeramalea Diputatuen Kongresuan, Aitor Esteban egon dira.



Aranzadi Zientzia Elkarteko zientzialari talde bat arduratuko da gorpuzkiak identifikatzeaz eta heriotzen kausak eta nondik norakoak argitzeaz. Aurreneko susmoen arabera, Legutioko guduaren frontean hil ziren.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitordelavilla
    2013.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    Gerra Zibilean Zigoitian (Araba) desagertutako gutxienez 10 lagunen gorpuzkiak hobitik atera dituzte. http://t.co/Se0gDKfD8R

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)