
Industria, inbertsioa, berrikuntza eta nazioartekotzea: euskal estrategia ekonomikoaren etorkizuneko oinarriak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritza «etorkizuneko» estrategia ekonomiko bat garatzen ari dela, euskal gizarteak bizi dituen «garai berriei» aurre egiteko. Ildo horretatik, Erkorekak aurreratu du estrategia industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustuan oinarritzen dela.
Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea inauguratu du gaur goizean FMUa martxan jartzeko, 1.006 milioi euroko inbertsioa egin da. Horri esker, enpresaren jarraitutasuna bermatuta dago. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik ordezkatu dute Eusko Jaurlaritza ekitaldian. Asturiasko printzea izan da ekitaldiko buru.
Josu Erkorekak nabarmendu duenez, Petronorrek Muskizen egin duen inbertsioa garrantzitsua da; izan ere, itxaropenak sortzeko ahalmena duen «konfiantza-injekzio» bat da, eta «itxaropenok dira, bada, haztea ahalbidetzen duten inbertsioak dakartzatenak».