Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

1.335 langabe gehiago ditu Euskadik martoxoa amaituta

2013.eko apirilak 02

1.335 langabe gehiago daude Euskadin martxoan aurreko hilean baino; alegia, otsailean baino % 0,76 gehiago.

Autonomia-erkidegoan 179.341 lagun zebiltzan enplegu bila aurreko hilabetea bukatuta, Lanbideko erregistroen arabera.

Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2013ko otsailean baino 325 langabe gehiago daude, % 1,15 gehiago, hain zuzen. Guztira, 28.6143 lagun.

BIZKAIA: 2013ko otsailean baino 1.183 langabe gehiago daude, % 1,19 gehiago, hain zuzen. Guztira, 100.399 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko urtarrilean baino 173 langabe gutxiago daude, % 0,34 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 50.299 lagun.

Martxoan 1.042 gizon gehiago erregistratu dira langabezian; % 1,19 gehikuntza, eta 293 emakume gehiago erregistratu diran langabezian % 0,32 gehikuntza. Langabeen % 50,77 emakumeak dira.

Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 137 langabe gehiago izan ziren otsailean baino (% 0,96). Are okerragoa izan zen 25-44 urte bitartekoentzako bilakaera: 668 langabe gehiago daude. 45 urtetik gorako langabeen artean, berriz, 530 langabe gehiago izan dira.

Sektoreka, industrian, 162 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe, hau da, % 0,31ko jgoera izan da; eraikuntzan, aldiz, 357 pertsona gehiago izan dira, beraz, % 1,07ko igoera izan da; eta zerbitzuen sektorean izan da bilakaerarik txarrena: 411 pertsona gehiago izan dira (% 0,36). Lehendik lanik ez zutenen artean ere handitu da langabezia, 359 pertsona, hain zuzen (% 2,47).

Hauek dira langabezia-tasa handieneko eskualdeak: Ezkerraldea (% 21,44), Enkarterria (% 19,71), Bilbo (% 19,23), Ibaizabal (% 18,62) .Gutxienekoak, berriz, hauek: Gorbeia inguruak (% 8,23), Arabako mendialdea (% 12,05), Goierri (% 12,36) eta Uribealdea (% 12,39).

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa martxoan

Martxoan, 873.298 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 683 gehiago.

Martxoan, kontratazio-kopurua 46.333koa izan da EAEn; kontratazio horietatik 3.795, % 8,19 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 143.426era iritsi da, iazko hil berean baino % 5,31 gutxiago.

Kontratu mugagabeen kopuru metatua 12.154 izan da, iaz baino % 19,7 handiagoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau