Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Zumaian autobusen ibilbidea aldatuko du San Telmoko jaiak irauten duten bitartean

2013.eko apirilak 02

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, apirilaren 4tik 15era bitartean, biak barne, Zumaian Zumaia – Donostia autobus linearen ibilbidea aldatuko du, San Telmoko jaiak direla eta. 

Zerbitzu aldaketa hori dela eta, Txomin Agirre geralekua kendu egingo da. Hori dela eta, osteguneko, apirilaren 4ko zerbitzuaren hasieratik asteleheneko, apirilaren 15eko zerbitzua bukatu arte, Zumaian Zumaia – Donostia lineako autobusen zerbitzuaren hasierako eta amaierako geralekua Patxita Etxezarreta kalean burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau