Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak euskal langile publikoen aurretiko erretiroak adostu ditu sindikatu guztiekin

2013.eko apirilak 02

• Akordio horri esker egun euskal herri-administrazioaren lan-poltsetan izena emanda dauden 2.100 lagun kontratatu ahal izango dira.
• Dokumentuak errelebo-kontratua berreskuratuko du 2019ra arte, eta datorren Gobernu Kontseiluan berretsiko da.

Eusko Jaurlaritzak euskal herri-langileentzako «Erretiro Partzialeko Plana» adostu du «2018ko abenduaren 31ra arte» Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatu guztiekin.

Akordio horri esker, euskal herri-administrazioaren 2.100 langilek errelebo-kontratua borondatez aukeratu ahal izango dute; horrenbestez, lanaldia % 25era arte murriztu ahal izango dute, eta lanpostu horietan egun lan-poltsetan izena emanda dauden beste horrenbeste lagun sartu ahal izango dira lanaldiaren % 75era arteko kontratuekin.

«Akordio horri esker, aurreko legegintzaldian indarrik gabe gelditu zen errelebo-kontratua berreskuratuko dugu», azaldu du Funtzio Publikoaren sailburuorde Andrés Zearretak, eta hauxe ere gaineratu du: «albiste oso ona da; izan ere, batetik, herri-langileen aurretiko erretirorako eskubidea berreskuratuko dugu eta, bestetik, enplegua sortuko dugu, uneotan Eusko Jaurlaritzako lan-poltsetan dauden bi mila lagun baino gehiagori euskal herri-administrazioan lanpostu finkorako sarbidea emanez».

AKORDIOA

Datorren Gobernu Kontseiluan berretsiko da akordioa. Sinatutako testuaren arabera, plan horrekin bat egin ahal izango dute 2018ko abenduaren 31 baino lehenago aurretiko erretiroko baldintzak betetzen dituzten langile guztiek, betiere borondatez horrela erabakitzen badute.

Akordioa langile hauei aplikatu ahal izango zaie:

• Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako administrazioaren lan-kontratudun langileei
• Hezkuntza Saileko lan-kontratadun langileei eta hezitzaileei.
• Hezkuntza Saileko lan-kontratudun langileei.
• Hezkuntza Saileko Erlijioko lan-kontratudun langileei.
• Segurtasun Saileko lan-kontratudun langileei.
• Osakidetza-Osasun Euskal Zerbitzuko lan-kontratudun langileei.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ospeji
    2013.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    El GV aprueba plan de jubilación para los empleados públicos http://t.co/P580ek6s6r

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)