Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak lehiakortasunaren euskal eredu berria aurkeztu du Amerikako Estatu Batuetan

2013.eko apirilak 01

Industriako sailburu García de Motiloak Jaurlaritzak industriaren alde egindako apustuaren garrantzia azaldu du Harvard Business School ikastetxean

Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburu Juan Ignacio García de Motiloak lehiakortasunaren euskal eredu berriaren oinarriak aurkeztu ditu aste honetan Harvard Business School Amerikako Estatu batuetako negozio-eskola nagusiaren ikastaro batean, klusterren politikako aditua den Michael Porter irakasleak zuzendutako Lehiakortasunaren Ikastaroaren barruan.

Negozio-eskola hori Harvardeko unibertsitateko graduondoko eskoletako bat da, baita munduko negozio-eskola nagusietako bat ere.

Porter irakasleak zuzendutako ikastaroak kasu berezienak aztertzen ditu eskualdeko lehiakortasunaren ikuspegitik, eta horien artean dago «euskal kasua». Bertan mundu osoko ikasle-talde hautatu batek parte hartzen du, ikastaroan sartzeko ekonomia eta negozioen arloko gaitasun eta jakintza handia erakutsi behar izan dutenek. Halaber, García de Motiloak lehiakortasunaren euskal eredu berriaren ildo estrategikoak azaldu ditu eskolako irakasle-talde baten aurrean. Horiek interes berezia agertu zuten «Eusko Jaurlaritzak industriaren alde abiatutako estrategiarekiko»; besteak beste, AEBetan maila federalean zein estatuetan industriaren aldeko apustuari buruz hasitako eztabaidagatik.

Juan Ignacio García de Motiloak, XX. mendearen bukaerako eta XXI. mendearen hasierako euskal ekonomiaren aipamena eginez, adierazi zuen Euskadiko erakundeek eta eragile pribatuek lehiakortasunaren berezko eredua ezarri dutela puntu hauetan oinarriturik: ekoizpen-industriaren lehiakortasunaren aldeko apustu irmoan; jardueren klusterizazioan, balio-proiektu eta -proposamen bereziak sortzeko tresna gisa; eragile publiko eta -pribatuen arteko lankidetzan eta erakundeen arteko lankidetzan, estrategia eta proiektu traktoreak garatzeko, eta autogobernurako gaitasunaren erabileran, lehiakortasunaren aldeko tresna berriez hornitzeko palanka modura.

Horrela bada, Euskadiko orainaren egoera makroekonomikoa aztertzeari ekin zion, eta lehiakortasunaren euskal eredu berri bat diseinatzeko eta gauzatzeko jauzi kualitatibo bat egiteko beharra aipatu zuen. Horixe da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saila lantzen ari dena.

Lehiakortasunaren eredu berri horrek industrializazioaren aldeko apustua berreskuratu du; halere, ikuspegi batzuk berraztertu beharko dira uneko premien eskaeretara egokitzeko eta eguneratzeko; besteak beste, I+Ga industriara transferentzitzeko prozesua hobetuz, I+G+Bra bideratutako baliabideak optimizatuz, eta espezializazio adimendunaren estrategia garatuz.

Eusko Jaurlaritzaren berehalako kudeaketari dagokionez, «enpresek jarduteko behar duten kapital zirkulatzailea edukitzea ahalbidetzen dien Finantzatze Funts bat eratzea izan da gure premia nagusietako bat, finantza-erakundeekin elkarlanean; horri gehitu behar zaio aurrekontua txikiagotzen ari den egoera honetan industria-jardueretara bideratutako zuzkidurak % 15 handiago izan direla, eta beste 45 milioi gehiago jarri ditugula industria babesteko beste neurri batzuk hartzeko».

«Gure herrian, aurrekontua diseinatzeko orduan, lehentasun batzuk jarri ditugu; besteak beste, osasuneko eta hezkuntzako oinarrizko zerbitzuen kalitateari eustea. Gainera, horrekin batera ekonomia suspertzeko apustua ere egin dugu industria lehenetsiz. "Maila eta neurri handiko" proiektu industrial traktoreek hornitzaileen eta gainerako sektoreen (zerbitzuak, esaterako) ekonomia dinamizatzen dute ahalmen traktore horri esker. Eta hasieran bilbe produktiboaren oso zati jakin bat lehenetsi eta bultzatu beharra badago ere (Euskadin % 25 baino gehiago ematen diona BPGri), uste dugu luzera begira sendotasuna emango diola ekonomiaren gainerako frakzioa suspertzeari», azaldu zuen Motiloak.

Orobat, «Euskadi, industriaz, kalitateaz, berrikuntzaz eta nazioartekotzeaz gainera, ahalmen handiak dituen eta munduari zabalduta dagoen herrialdea» dela nabarmendu zuen García de Motiloak, aurrean zituen entzuleak aintzat hartuta (ia kontinente guztietako ikasleak eta irakasleak, baita Euskadiko bi ikasle ere).

Boston, 2013ko martxoak 31

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euskalkulturaEN
    2013.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @ESKLDN: Economics: The Basque Government showcases the New Basque Competitiveness Model in the United States: http://t.co/fLcUcZx699

  • @romeotarrak
    2013.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @ESKLDN: Economics: The Basque Government showcases the New Basque Competitiveness Model in the United States: http://t.co/fLcUcZx699

  • @GEspiau
    2013.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @ESKLDN: Economics: The Basque Government showcases the New Basque Competitiveness Model in the United States: http://t.co/fLcUcZx699

  • @ESKLDN
    2013.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    Economics: The Basque Government showcases the New Basque Competitiveness Model in the United States: http://t.co/fLcUcZx699

  • @Imanolesna
    2013.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: The Basque Government showcases the New Basque Competitiveness Model in the United States. http://t.co/pqsdb76Uzz

  • @tuttoenbilbao
    2013.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Recortarlo? RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco presenta en Estados Unidos el Nuevo Modelo Vasco de Competitividad. http://t.co/5h3t1Q9mvg

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)