Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren arabera, ETA ez da biktima, erantzule nagusia baizik

2013.eko martxoak 26

ETAk gaur arratsaldean argitaratu duen komunikatuaren ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du talde terroristak «ez dagokion eragile politikoaren papera» hartu nahi duela. Urkulluk esan du ETAk biktima papera hartzen duela, eta ez dela ezeren biktima, erantzule nagusia baizik. Edozer desarmatze-aukera ukatzean, taldeak presoei kalte egiten diela eta nazioarteko egiaztatzaileen lana «zalantzan» jartzen duela azaldu du. Lehendakariak ETAri hasitakoa bukatu dadila eskatu dio, «gizartearekiko duen zorra» baita.

Iñigo Urkullu lehendakaria ETB2 katean elkarrizketatu dute África Baeta eta Asier Odriozola kazetariek. Ordu erdiz gaurkotasun handieneko gaietako batzuei buruz hitz egin dute.  

Jorratu duten gaietako bat 2013. ekitaldirako aurrekontu-proiektuarena izan da. Iñigo Urkulluk onartu du, lehendakari den heinean, beste aurrekontu batzuk nahiko lituzkeela Euskadiko gizarterako, baina «saihestezinak» eta baldintza ekonomiko hauen ondorio direla esan du. Hala ere, nabarmendu du beharrezkoa dela kontuak ekitaldiaren baldintzetara egokitzea. Lehendakariak azaldu du aurrekontuak atzeratzeak Eusko Jaurlaritzaren jarduera-programetan eragina izango lukeela. Ildo horretatik, Urkulluk azpimarratu du bere gobernuak ez dituela lerro gorri deitutakoak gaindituko, eta pertsonekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta gizarte-politikekin hartutako konpromisoa berretsi du.

Iñigo Urkulluren ustez, bi urte «gogor eta zail» igaroko ditugu eta 2014ko amaieran hasiko gara krisialditik irteten. Lehendakariak adierazi du helburu hori lortze aldera, enplegua suspertzeko eta sortzeko lanean arituko direla aurten, eta nazioartekotzean eta dibertsifikazioan oinarritutako eta EAEko BPGa bultzatzen duen ekonomia lehiakorraren oinarriak ezarriko dituztela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)