Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako gizarte-larrialdietarako laguntzen prestazio ekonomikoak. (2013-03-26(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 26

LABURPENA

JAURLARITZAK 17,3 MILIOI EUROKO GASTUA BAIMENDU DU 2013KO GIZARTE LARRIALDIETAKO LAGUNTZETARAKO

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Sailak proposatuta, 17,3 milioi euroko gastua baimentzea onartu du ekitaldi honetan zehar Gizarte Larrialdietako Laguntzetara bideratzeko.

Kontu-sail honen xedea bazterketa-arriskua prebenitzea da, bazterketa pertsonala, soziala edota lanekoa pairatzen dutenen egoera puntualki arintzeko eta nahikoa baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikoak ez dituztenak gizartean txertatzen laguntzeko.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLA) Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legean aurreikusita daude, bertan zehazten baita programa horri esleitutako urteko baliabideak udaletara transferitzeko prozedura.
Banaketa-irizpideek, funtsean, Autonomia Erkidegoko lurralde eta udalerrien arabera banatutako premia-adierazleei egingo diete kasu.

2011n, 30.000 onuradun baino gehiagok jaso zituzten laguntza horiek; 2012an, berriz, 34.800 onuradun izan ziren. Lurraldeka, 2012an, Bizkaian izan ziren erabiltzaile gehien: 20.300; ondoren, Gipuzkoan, 10.500; eta ia 4.000 Araban.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau